Argitalpen-data: 2015/03/31

Nire dokumentuak, sekzio berria Lanbideren web-orrialdean

Lanbide.

Erabiltzaileek Nire dokumentuak izeneko sekzio berria dute Nire Lanbidenet-en barruan, eta, horren bidez, Lanbiden bildutako hainbat dokumentu eskuratu ahal izango dituzte.

Erabiltzailearen eskura egongo dira ikastaroak egiaztatzeko diplomak, hitzorduen egiaztagiriak eta beste hainbat; hala nola, Enplegu Akordio Pertsonala eta gizarteratze aktiborako hitzarmenak.