Gaur argitaratu dira Osakidetzaren 2016-2017ko EPE-ren oinarri orokorrak

Argitalpen-data: 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur osteguna, otsailak 8, argitaratu ditu datorren ekainean egingo den Osakidetzaren Enplegu Publikorako Eskaintza berriaren oinarri orokorrak. Interesa duen orok kontsulta ditzake hautaketa-prozesuari aplikatuko zaizkion alderdi orokorrak Osakidetzaren webgunean: www.osakidetza.eus

Halaber, Osakidetzak jakinarazi du datorren astean argitaratuko dituela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2016-2017ko EPEan eskainiko diren kategoria gehienen berariazko oinarriak. Hala, interesa dutenek kategoria profesional bakoitzaren alderdi zehatzak ezagutuko dituzte, baita kategoria bakoitzaren gaiak eta berariazko intereseko bestelako informazioa ere.

Ildo horretatik, gogorarazi nahi da Osakidetzak ekainean egingo duen 2016-2017ko EPE berria Osakidetzaren historian Eskaintza Publiko handiena eskaintzen duenetako bat dela; 3.335 lanpostu banatuko dira 86 kategoria profesionaletan eta SATSE, Sindikatu Medikoa eta UGTen babesa du.