Gaur argitaratu dira Osakidetzaren 2016-2017ko EPE-aren oinarri bereziak; bihar irekiko da izena emateko epea
Argitalpen-data:

Euskal Herriko Agintaritzaren Agintariak gaurko, osteguneko, otsailaren 15eko edizioan, Osakidetzaren 2016-2017ko Enplegu Eskaintza Publikoan jasotako lanbide-kategorien oinarri bereziak argitaratu ditu; horien hautaketa-probak datozen maiatzean eta ekainean izango dira. Datorren astean, era berean, argitaratu egingo da Enplegu Eskaintza Publikoan jasotako gainerako kategorien hautaketa-proben deialdia.
Gaur argitaratutako oinarrietan deitutako lanbide-kategorien eskakizun eta zehaztapenei buruzko informazio guztia jaso da, bai eta horietako bakoitzari dagokion gai-zerrenda ere.
Bihartik, ostirala, otsailaren 16tik aurrera, deialdi berri honetan parte hartu nahi duten pertsona guztiek hilabete izango dute izena emateko, Osakidetzaren http://www.osakidetza.euskadi.eus web-orrialdearen bidez; bertan, hautapen-prozesuan parte hartzeko eta hura garatzeko ezaugarri eta baldintzei buruzko informazio guztia izango duzue.
EPE berri horrek SATSE eta UGT sindikatuen eta Sendagileen Sindikatuaren babesa du; Osakidetzak orain arte izan duen dimentsio handieneko eskaintza publikoetako bat da. Guztira, 3.335 plaza deituko dira, ia lanbide-kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak.