Azken eguneratzea: 2012/10/10

Loli Casado upategiak 91 Parker puntu lortu ditu bere Jaun de Alzate Erreserba 2005 ardoarekin

Zilarrezko domina ere eskuratu du ardo horrek, aurten, Decanter-en.

Jaun de Alzate Reserva 2005

Jaun de Alzate Reserva 2005

Robert Parker ardo-kritikari estatubatuar ezagunak argitaratzen duen The Wine Advocate aldizkariak hainbat ardoren balorazioa egin du 2012. urte honetan, eta Loli Casado upategiko (Lapuebla de Labarca) Jaun de Alzate Erreserba 2005 ardoak 91 Parker puntu lortu ditu. Zilarrezko domina ere eskuratu du ardo horrek, aurten, Decanter-en.

Era berean, Loli Casado upategiko ondorengo ardo hauek ere honako sari hauek jaso dituzte 2012. urtean munduko lehiaketetan:

Jaun de Alzate Ondua 2008

- 90 Parker puntu.

- Zilarrezko domina Bruselako Nazioarteko Lehiaketan

- Zilarrezko domina Bordeleko Nazioarteko Challenger-ean

Polus Tempranillo 2010

- 89 Parker puntu

- Platinozko domina: I Challenge to the best Spanish Wines for Usa

- Zilarrezko domina: Bruselako Nazioarteko Lehiaketa

- Brontzezko domina Decanter-en

Polus Graciano 2008

- 88 Parker puntu