Azken eguneratzea: 2010/12/28
Javier Ramos da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari berria
Jaurlaritzaren Kontseiluak Javier Ramos izendatu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari. Ikasketez ekonomilaria, Ramos Egailan Sozietate Publikoko zuzendari nagusia zen 2009. urtetik.
Ramosek Eusko Jaurlaritzaren programa batean hasi zuen bere lan-jarduera, tokigarapenaren profesionalen harrobia izandako Eskualde Batzordeetan, hain zuzen ere. Horren ondoren, Bizkaiko Lanbide Heziketako zentro handienetako batean, Somorrostrokoan, jarraitu zuen bere jarduera profesionalarekin, eta hori garatzen lagundu zuen 90eko hamarkadan.
Geroago Egailan Sozietate Publikora sartu zen, Lan Merkatuaren Behatokiaren zuzendari gisa; ardura horretatik, eta proiektuen buru gisa, LANGAI, Euskal Lan Zerbitzua abian jartzeari ekin zion, baita LANBIDE.NET ere, lan-merkatuari buruzko informazio web-orrialdea.
Javier Ramos Eusko Jaurlaritzara sartu diren independenteetako bat da.
Jaurlaritzaren kontseiluak Ramosi Lanbiden lagunduko dioten zuzendariak ere izendatu ditu, erakunde berriko arloak eta zerbitzuak kudeatu ditzaten. Mariano Cortes Lan Aktibazioko zuzendari izango da (gaur arte Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria zen); Pedro Sanchez Enplegurako Prestakuntzako zuzendari izango da (gaur arte Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarteratzeko zuzendaria zen); eta Esteban Ruiz arduratuko da Baliabideen zuzendaritzaz (izendapen horretara arte Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendari izan da).