Azken eguneratzea: 2010/11/12
IVAPeko Zaingo Batzordea
Atzo, Gasteizen, IVAPeko Zaingo Batzordea ohiko deialdian elkartu zen
Atzo, Gasteizen, IVAPeko Zaingo Batzordea ohiko deialdian elkartu zen. Batzordeak presidente izan zuen Iñaki Pariente Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendari jauna, Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburu Idoia Mendia anderearen ordezkoa.
Zaingo Batzordeak, alde batetik, 2011ko IVAPen gastu zein sarreren aurrekontuak aztertu zituen. Aurrekontu hauek joan den urriaren 14an Batzordekideei bidali zitzaizkien onar zitzatela. Bestetik, Batzordeak onartu zuen, aho batez, IVAP eta EHUren arteko hitzarmena datorren urteko uda ostean federalismoa eta garapen autonomikoari buruzko nazioarteko kongresua antolatzeko. Horretaz gain, zuzendaritzak IVAPeko beste eginkizun batzuei buruz berri eman zion Batzordeari.