Azken eguneratzea: 2011/12/13
Itsasmendi 7 txakolinak beste bi sari irabazi ditu
Magnum Sarietako 2011ko Urre Nagusiko zilarrezko domina, bai eta 2011ko CINVEko urrezko domina ere.
Txakoli Itsasmendi 7
Itsasmendi upategien (Gernika-Lumo, Bizkaia) Itsasmendi 7 txakolinaren kalitatea agerian geratu da berriz ere. Beste bi sari irabazi ditu, lehendik jasotakoei batuko zaizkienak: 2010eko Itsasmendi 7 txakolinarentzat izan da Magnum Sarietako 2011ko Urre Nagusiko zilarrezko domina, bai eta 2011ko CINVEko urrezko domina ere; txakolin horrek bakarrik lortu du sari hori.
Upategiko zuzendari tekniko Garikoitz Riosek adierazi duenez, “2011ko uztaren berri ona” da garrantzitsuena”.
“Kantitate handia, mahats ona, hasiera ona lehen aldiz egin dugun ardo beltzarentzat eta ITSASMENDI IZAR txuria egiteko aukera; etorkizun ona aurreikusten diot, gainera, NEIKER erakundearekin egindako I+G lan onaren emaitza baita”, adierazi du.
Txakolin horrek ez ezik Arabar Errioxako hainbat ardok ere jaso dituzte sariak Magnum Sarietako 2011ko Urre Nagusian:
| Saria | Upeltegia | Ardoa | J.D | Urtea | Mota |
| Urre Nagusia | Marqués de Riscal | Barón de Chirel 2001 | Errioxa | 2001 | Beltz ondua |
| Urrea | Viñedo del Contino, S.A. | Contino Gran Reserva 2004 | Errioxa | 2004 | Beltz ondua |
| Urrea | Bodegas Baigorri, S.A. | Baigorri Crianza | Errioxa | 2007 | Beltz ondua |
| Zilarra | Bodegas Itsasmendi | Txakoli Itsasmendi, nº 7 | Bizkaiko Txakolina | 2010 | Zurik gabeko txuria |
| Aipamena | Bodegas Exeo, S.L. | Letras | Errioxa | 2008 | Beltz ondua |
Finaleko sailkapena kontsultatu.