Azken eguneratzea: 2009/11/27
ENCUENTRO EN LEHENDAKARITZA
Lehendakariak euskal Aurrezki Kutxetako presidenteekin egin du bilera
Patxi López lehendakariak bilera izan du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxetako arduradun nagusiekin
Bilera horretan BBK, Kutxa eta Vital aurrezki-kutxetako presidenteak izan dira, Mario Fernández, Xabier Iturbe eta Gregorio Rojo, hurrenez hurren, bai eta Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioko presidente Pedro Martínez Alegría ere.
Lehendakaria eta Xavier Iturbe, Gregorio Rojo, Carlos Aguirre, Mario Fernández eta Pedro Martínez Alegría
Lehendakaria eta Xavier Iturbe, Gregorio Rojo, Carlos Aguirre, Mario Fernández eta Pedro Martínez Alegría.(JB)

Bilera horretan, Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak bere finantza- eta gizarte-jardueraren magnitude nagusiak aurkeztu ditu.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie hiru erakundeei finantza-jardueraren egoera ekonomiko zail honetan egindako ahaleginagatik.

Lehendakariak adierazi du ahalegin horri esker Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxek berriz ere lortu dutela lidergo- eta sendotasun-posizioan nabarmentzea une zaila pairatzea egokitzen ari zaion sektore horren barruan.

Era berean, lehendakariak gogorarazi du gizarte-ekintza dela Euskal Autonomia Erkidego Aurrezki Kutxen egiteko nagusia, eta herritar guztien ongizate ekonomiko eta sozialarekin duten konpromisoaren froga agerikoa.