Azken eguneratzea: 2009/11/25
Lehendakariak gizartea terrorismo matxistaren kontrako borrokan partaide izatearen alde egiten du
Eusko Jaurlaritzak tratu txarrak jaso dituzten biktimak babesteko eta borreroa jarraitzeko beraien eskueran dauden bitarteko guztiak jarriko ditu.
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Lehendakariak emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean beste aldera ez begiratzeko dei egin dio gizarteari.
Lehendakaria, komunikabideen aurrean
Lehendakaria, komunikabideen aurrean.(JB)

Patxi Lopez lehendakariak "terrorismo matxista"tzat jo duen emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean "axolagabekeriaz" ez dela jokatu behar ohartarazi du, horrek "duintasuna kentzen baitigu".

Gaurko egunean, Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu da, eta lehendakariak Eusko Jaurlaritza  mota honetako delituak saihesteko "beraien eskueran dauden bitarteko guztiak jarriko dituztela" baieztatu du.

Patxi Lopezen arabera, "Hezi, prebenitu, jazarri eta borrokatu egin behar ditugu borreroak eta biktimak babestu eta zaindu". Bilboko euskalduna Jauregian egindako adierazpenetan , Lehendakaria dominazioaren kultura emakumearen gaitasungabetzea duela helburu , beraz "biktima babestu" behar dugu. Zeregin hori gizarte osoaren ardura izan behar da, Lopezen esanetan, gaitz hori arrotza ez baita.

Genero-indarkeriak "Euskal Herriko gizarteak derrigorrez jakin behar du, arazoa guztiena dela", gehitu du. Lehendakariaren esanetan, " guztiok beharrezkoak gara gaitz hau desagerrarazteko, beste aldera begiratu beharrean guztiok zeregin bat baitugu". Lopezentzat gaitz honen konponbiderako urrats bat da.