LEHEN BILERA OFIZIALA EUSKO JAURLARITZAREN ETA BILBOKO ATHELTICEN ARTEAN
Lehendakaria Athletic Cluben presidentearekin bildu da San Mamés futbol zelai berria eraikitzeko proiektua aztertu dute
Euskadin Gobernua aldatu denetik bi erakundeek egindako lehen bilera ofizial/instituzionala da eta San Mamés futbol zelai berria eraikitzeko proiektua aztertu dute.
Lehendakaria, Athletic Club presidentearekin.(JB)
Patxi López lehendakariak zuzenean ezagutu ditu Athleticek futbol estadio berri bat eraikitzeko dituen planak. San Mamés Berria S.L. elkartea horretarako sortuta dago -hain zuzen, estadio berria finantzatu eta eraikitzeko eta estadioaren jabe izateko- eta dagoeneko Athleticek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k hartzen dute parte elkarte horretan.
García Macuak mahai gainean jarri dio López lehendakariari aukera dagoela Eusko Jaurlaritzak elkarte horretan parte hartzeko 55 milioi euroko ekarpena eginda sei urtetan. Antzeko kopurua jarriko lukete BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Athleticek, bestalde, 42 milioi euroko ekarpena egingo luke.
García Macua presidenteak esan duenaren arabera, elkarte mugatu hori sortzeak praktikan futbol zelai berriaren jabetza elkarte mugatu horrena izatea ekarriko luke kapital gehiena publikoa du , Euskal Autonomia Elkarteko beste kirol-esparru batzuetan gertatzen den bezala; Anoetako estadioan, Mendizorrotzan edo Buesa Arenan, esaterako.
Lehendakariak, bestalde, kirol erakundearen presidenteari adierazi dio instalazio berriaren kudeaketa, ustiaketa eta erabilpena ere publikoa izan behar duela, Eusko Jaurlaritzak eta gainontzeko erakundeek egingo duten inbertsio publikoari errentagarritasun handiena bilatzeko herritarren onerako.
Proiektua eta Lehendakariaren eskakizunak aztertu ondoren, biek adierazi dute ados daudela Eusko Jaurlaritzak proiektuan parte hartzearekin; hala ere, oraingo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, egokitu egingo zaio ekarpenetarako aurreikusitako epea erabilgarri dagoen aurrekontuari, estadioa erabilgarri egon dadin 2018ko munduko txapelketarako.
Gainera, estadioa San Mamés Barria S.L.k kudeatu eta ustiatuko duela erabaki da, nahiz eta Atheticek bere kirol premien arabera zehaztuko duen futbol zelaiaren erabilpena. Hori ziurtatuta, instalazioak erabilpen publiko handiena izan dezala bultzatuko da, beti ere, San Mamés Barria, S.L.-ko bazkideek erabakitako jarduera iraunkorretarako.
Bilera honetan erdietsitako hasierako akordioa taldeko gainontzeko erakundeek onetsi beharko dute: BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalak.
Turismo gune bat
López lehendakariak eta García Mácua presidenteak iritzi bera dute proiektua baloratzerakoan: "futbol zelai berria eraikitzea ezezik, lanpostu ugari sortzea eta Olabeaga eta San Mamés auzoak hirigintza arloan eraberritzea ere ekarriko du" eta aukera emango du Euskal Herriko Unibertsitateak gune honetan dituen instalazioak zabaltzeko eta Bilborako errepide sarrerak hobetzeko.
Gogora ekarri dute, izan ere, San Mames berria "Bilbora, Bizkaira eta Euskal Autonomia Elkarte osora bisitari ugari ekarriko dituen turismo gune garrantzitsua izango dela".