Azken eguneratzea: 2009/08/14
GOBERNUAREN 100 EGUN
Lehendakariak "ehun egunez herri erantzukizuna" eskatu du euskal gizartearen erronkei aurre egiteko
Lehendakaritzan dagoenetik lehen 3 hilabeteak bete direnean, hartutako 100 neurri nagusiak aipatu ditu Patxi Lopezek
"Aldaketaren oinarriak" ezarri direla esan du Lehendakariak, oraindik "egiteko asko" dagoela onartu du eta ETAren eta krisialdi ekonomikoaren kontrako borroka bere helburu nagusiak direla azpimarratu du.
Lehendakaria, komunikabideen aurrean
Lehendakaria, komunikabideen aurrean (MA)

Patxi Lopez Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren buruan egin dituen lehen 100 egunen balantzea egin du. Adierazi duenez, balantzea positiboa da, izan ere, 3 hilabetetan, Gobernu berriak "aldaketaren oinarriak" ezarri ditu. Hori azaltzeko, lehen hilabeteotan Jaurlaritzak hartu dituen 100 neurri nagusiak azaldu ditu.

Komunikabideen aurrean, Ajuria Enea Jauregiko Lorategietan egindako prentsaurrekoan, Lopezek esan du bere Gobernuak hiru lehentasun dituela alor politiko, ekonomiko eta sozialean: ETAren kontra borrokatzea eta Euskadin bakea eta askatasuna finkatzea; krisialdi ekonomikoari aurre egitea eta etorkizunerako prestatzea, gizartea ongizate eta bizi kalitate maila altuenetan egoteko. Bere Gobernuak hartutako zenbait neurri aldarrikatu ditu Lopezek, eta esan du bakearen, demokraziaren eta askatasunaren alde egindako aldaketak ez direla "publizitate ekintzak". "Azken hamar urteetan, elkarrizketa sozialean sinesten ez zuen Gobernu bat izan dugu, gure ekonomiak zituen arazoei aurre egiteko inoiz sindikatuak eta enpresariak mahai berean bildu ez zituen Gobernu bat izan dugu; eta orain beste era batera jokatzen duen Jaurlaritza dago", esan du.

Bere hitzaldian, Lopezek ETAren hiru hilketak gogorarazi ditu (Eduardo Puelles eta Mallorcako bi guardia zibilak), bere agintaldia "lausotu duten hiru malko beltz". Horregatik, Ertzaintzarentzat ETAren kontrako borrokak lehentasun bat izaten jarraituko du. "Ertzaintza beti dago erne", esan du Lopezek; ETAko presoen kartel eta argazkiak kentzeagatik hiru euskal hiriburuetako jaietan terroristen inguruak izango duen erantzunaren beldur bada galdetu diotenean, Lehendakariak esan du banda eta bere ingurua "erreakzio eta elkartasun gutxien" izaten ari den une historikoa dela.

PPrekin duen hitzarmena

Bestalde, Pprekin lortutako egonkortasun akordioak duen indarra azpimarratu du Patxi Lopez Lehendakariak. Esan duenez, hitzarmena legegintzaldi guztian zehar mantenduko dute, bi alderdiek dituzten ezberdintasunak izanda ere; izan ere, krisialdiari aurre egiteko ere hitzarmena lortuko dute. PPren "jarrera arduratsua" "eskertu eta azpimarratu" du Lopezek, "euskal gizartearen aldaketa demokratikoa lortzeko" akordioa ahalbidetu baitzuen. Gaineratu duenez, akordioa osasun onean dago, eta iraunkorra izango da.

Twitterelkarrizketa

Patxi Lopez Twitterelkarrizketan
Patxi Lopez Twitterelkarrizketan

Prentsaurrekoaren ostean, Patxi Lopezek herritarrei erantzun die Internet bidez. Twitter zerbitzua Lehendakariaren eta internauten arteko lotura izan zen ordubete baino gehiagoz. Lehendakariak gaurkotasun politikoaren inguruko galderak erantzun zituen, baita zenbait galdera pertsonal ere.