Azken eguneratzea: 2009/04/23
Arabako zaindariak
San Prudentzioren eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko pregoian izan da Lehendakaria
Juan Jose Ibarretxe jarduneko Lehendakaria San Prudentzioren eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko pregoian izan da gaur gauean; horrekin Arabako zaindarien omenezko jaiei hasiera eman diote. Aurten, aldarria Jose Ramon Diez Unzueta "Txerra" Radio Vitoriako Zuzendariak eman du, eta duela 25 urtetik zuzentzen duen irratiaren omenaldi hunkigarri bat egin du.
Juan Jose Ibarretxe, Arabako zaindarien omenezko jaiei hasiera emateko eman duten pregoiaren une batean (JB)
Juan Jose Ibarretxe, Arabako zaindarien omenezko jaiei hasiera emateko eman duten pregoiaren une batean (JB)

Besteak beste, Arabako Lurraldeko agintariak eta beste hainbat lagun bildu dira Gasteizen, Artium Museoaren aretoetako batean ospatu duten ekitaldian. Bertan, pregoilariaren eskutik, Arabako historiaren azken urteetako gertaera garrantzitsuenak entzun dituzte gerturatu direnek.

Irratsaio bat izango balitz bezala, Diez Unzuetak Arabako irrati zaharrenaren, Radio Vitoriaren errepaso bat egin du. Aurten 75 urte betetzen dituen irratiaren entzunezko agiriak eta horren lehen urteetako iragarkiak entzun ahal izan dira bertan.