Azken eguneratzea: 2009/02/04
Ikerkuntzako Euskadi Saria
Lehendakariak Claudio Palomo Nicolauri Ikerkuntzako 2008ko Euskadi Saria eman dio
Claudio Palomo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Organikoko Katedradunak Ikerkuntzako 2008ko Euskadi Saria jaso du, Zientzia eta Teknologia atalean. Lehendakaritzan egin da ekitaldia eta Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak eta Tontxu Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburuak eman dute saria.
Lehendakaria eta Hezkuntza Sailburua Claudio Palomorekin saria ematerako unean. JB
Lehendakaria eta Hezkuntza Sailburua Claudio Palomorekin saria ematerako unean. JB

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Organikoko Katedraduna da Claudio Palomo. Ikerkuntzako 2008ko Euskadi Sari honen bidez Euskadin zientziaren garapenaren alde egindako lana saritu nahi izan da.

Epaimahaiaren ustez, Palomo irakasleak "oso ekarpen garrantzitsuak" egin ditu sintesi organikoak eta metodologia berriak garatzeko "laguntza nabarmena eman du", karbono-karbono loturak sortzeko.

Claudio Palomo

Kimikan ingeniari eta lizentziatuak, hainbat irakaskuntza eta ikerketa-jarduerak gauzatu ditu zenbait unibertsitatetan, Euskal Herrikoan, Buenos Airesen, Mexikon eta Berkley-en (AEB), esate baterako.

Claudio Palomo irakasleak lan ugari egin ditu. 30 doktore-tesi baino gehiago zuzendu ditu, 200 artikulu zientifikotik gora argitaratu ditu eta hitzaldi ugari eskaini ditu. Euskal Herriko Unibertsitatean Kimika Organikoan berezitutako bikaintasun-eskola bat sortzeko lanak ere egin ditu. Horri guztiari esker, bere taldea nazioarteko erreferente bihurtu da kimikaren zenbait alderditan.