Azken eguneratzea: 2008/06/20
Lehendakariak eta hiru Aldundien ahaldun nagusiek Akordioa sinatu dute hurrengo lau urteetan ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko
Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ia 13.000 milioi euroko inbertsioa egingo dute ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko
20.000 lanpostu sortu nahi dituzte, horietatik 14.000 zuzenak izango dira
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ia 13.000 milioi euroko inbertsioa egingo dute ekonomia sustatu, enplegua sortu eta produktibitatea hobetu ahal izateko. Hori dela eta, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiek (Xabier Agirre, Jose Luis Bilbao eta Markel Olano, hurrenez hurren) Akordioa sinatu dute Ajuria Enea Jauregian; izan ere, inbertsio publikoa sustatzea izango da akordio horren helburua.
Lehendakaria eta hiru Ahaldun Nagusiak, akordioa sinatu ostean.JB
Lehendakaria eta hiru Ahaldun Nagusiak, akordioa sinatu ostean.JB

Akordioaren helburuak (Real Player)

Lehendakariaren adierazpenak: Lidergoa (Real Player)

 

Ziklo ekonomiko ezkor baten ondorioak nazioarteko mailan murriztea du helburu Akordioak eta, halaber, ekonomiaren hazkundeari eta aktibitatezko erritmoari eustea.

Akordioa sinatu ostean, Lehendakaria eta hiru Ahaldun Nagusiak komunikabideen aurrean agertu dira akordioa azaltzeko asmoz.

Lehendakariak adierazi duenez, "lidergoko ekimen baten aurrean gaude, giza-ekonomiko ikuspuntutik eta, "malgutzat" hartu du Akordioa egitasmo berriak ahalbidetzeko, "irekitzat" jo du beste erakunde batzuk sartzeko, batez ere, udalak eta, azkenik, "errealistatzat" hartu du, proiektu zehatzak direlako.

Gauzak ondo daudenean aurreztea ezinbestekoa da, ostera, egoera hain ona ez denean gastatu ahal izateko eta hau da, hain zuzen ere, herri honen erakundeak egiten ari direna. Ondo kudeaturiko erakundeak ditugu, egoera ona izan denean eta, egun ekonomiaren zailtasunei aurre egiteko gai gara, familiek egiten duten bezala: aurrezki guztiak ateratzen edo, gainera, zor gehiago jasotzen eta, herria bultzatzea egoera zail baten aurrean.

Egonkortasuneko eta segurtasuneko aukera

Bere hitzaldiaren beste une batean, Lehendakariak azpimarratu du euskal erakundeek herritarrentzat "egonkortasuna" eta ekonomiako sektoreentzat "konfiantza" islatu nahi dutela. "Euskadi herri serioa da. Egonkortasuneko eta segurtasuneko aukera eskaini nahi diogu euskal ekonomiari, egun munduan irekia delako", esan du.

Gaur sinaturiko akordioak hurrengo lau urteetarako inbertsioak hartzen ditu bere gain. Guztira, 12.806 milioi euro inbertituko dituzte 2012 urtea arte. Horietatik 5.867 milioi Jaurlatitzak jarriko ditu eta 6.938 milioi hiru Aldundiek jarri dituzte. Horrela, 20.000 lanpostu sortzeko asmoa dute, 14.000 zuzenak, gainera.