Azken eguneratzea: 2008/06/12
Euskal Herriko Giza Garapen Indizearen aurkezpena
Euskadik bere ingurukoek baino gehiago handitzen jarraituko du, arazo ekonomikoen gainetik, Lehendakariak ziurtatu duenez
Giza Garapen Indizearen sailkapeneko hirugarren postuari eutsi dio Euskadik
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak ziurtatu du, arazo ekonomikoen gainetik, Euskadik bere ingurukoek baino gehiago handitzen jarraituko duela. Ildo horretan, Euskadik enplegua sortzen, merkataritzako superabit izaten, aurrezte pribatua areagotzen eta, enpresa txikiek eta ertainek zor gutxiago edukitzen jarraituko duela adierazi du.
Lehendakaria mintegiaren partehartzaile eta antolatzaileekin batera. JB
Lehendakaria mintegiaren partehartzaile eta antolatzaileekin batera. JB

Halaber, arazo ekonomikoen gainetik, bere ustez, "ez da bakarrik gizartearen gastua murriztuko, baizik eta igo egingo du", Euskadik "ondo kudeatutako eta onbideraturiko" administrazio publikoak dituelako. Ildo horretan, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu berri duen Giza Zerbitzuen eta pentsioen legeak, baita Jaurlaritzaren eta foru aldundien arteko akordioa ere, gogorarazi du. Izan ere, hurrengo egunetan aurkeztuko dute, inbertsio publikoa handitzeko "kontsumo pribatua ahuldu denean". 

Euskal Herriko Giza Garapena Indizearen Mintegiari hasiera emateko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Lehendakariak. Bere hitzaldian, Ibarretxek azpimarratu du Euskadi munduko Giza Garapena Indizearen "tropelaren buruan" dagoela eta, Euskadik giza garapenarekin eta ekonomikoarekin konpromisoa duela gaineratu du.

Bere hitzaldian, Lehendakariak nabarmendu du euskaldunen bizi-itxaropena munduko onenetariko bat dela (81 urte) eta gazteen % 81ek bigarren mailako ikasketak edo maila gorenekoak dituela goraipatu du, eskola-porrota % 12koa izanda, Estatukoa % 29koa edo Europako % 19koa den bitartean.

Konpromisoa berrikuntzarekin

Euskadik berrikuntzarekin duen "erabateko konpromisoa" azpimarratu du, autogobernuaren ardatzetan, pertsonen prestakuntzan eta aliantza publiko-pribatuan oinarritua, berak azaldu duenez. "Autogobernuaren erabilera zentsuduna, pertsonen prestakuntza eta aliantza publiko-pribatu estrategikoa izan da lehen eraldatze ekonomikoaren arrakasta", esan du.

Bere ustez, berrikuntzaren konpromisoa ez bada aliantza publiko-pribatu batetik sortzen, sare baten bidez barneratuta, "Euskadi Europako berrikuntza arloan erreferente bihurtzeko saiakeran porrota jasoko dugu".

Nazioarteko elkarlana

Hala ere, nazioarteko elkarlanean "ahalegin handiagoa egitea" beharrezkotzat jo du, batez ere, Latinoamerikarekin, historian zehar euskaldun asko hartu duen herriarekin. Era berean, nazioarteko elkarteen agendekin konpromisoa hartu behar dugula defendatu du, txirotasunean eta desberdintasunean, giza garapen egonkor batean, eta berdintasunean eta nortasunean.

GGH

Enrique Ganuzak Nazio Batuen garapenerako Programaren ordezkariak, aldiz, "denboraren hiru une zehatzetan Euskal GGHren Aurkezpena" azaldu du eta, halaber, Euskadik Giza Garapena Indizearen (GGH) sailkapeneko hirugarren postuari eutsi diola azpimarratu du, Islandia (lehen sailkatua) eta Norvegia herrien atzetik, Eustat-ek emandako datuen arabera. Australia, Kanada, Suedia eta Irlanda buruan hartzen dituen zerrenda honetan Sierra Leona, Burkina Faso eta Guinea Bissau aurkitzen ditugu azken postuetan.

Giza Garapena Indizeak (Nazio Batuen garapenerako Programaren bulegoak 178 herrientzat zehaztuta) herri baten lorpenak neurtzen ditu hiru dimentsiotan banatuta: bizitza luzea eta osasuntsua, jaiotzean bizi-itxaropena handia islatuta; ezagutza maila handia, eskolatze konbinatu-tasaren eta helduen alfabetatze-tasaren bidez neurtuta; eta bizimodu duin bat, BPGk neurtuta.