|
| Lehendakaria, ETAren azken atentatua gaitzesteko egin duen agerraldian. |
Egun goibela (rm)
Triste, baina zutik (rm)
Berriro ere egun goibela euskal gizartearentzat, egun goibela euskal herriarentzat. Eta galdera da: noiz arte honekin? Bene-benetan jende kezkatuta dago, kokoteraino dagoelako, nazkatuta gaudelako ETAk egindako atentatuekin.
Salatu nahi dugu irmotasun osoz, energia osoz, ETAK egindako atentatua eta esan nahi diot ETAri euskal gizartearen izenean, nazkatuta gaudela beraiek egindako atentatuekin eta gainera galdera pare bat: zertarako eta zergatik? Ez dago erantzunik galdera horientzat.
ETAren indarkeriak min egiten digu, gure herriari min egiten dio, gure irudiari munduan zehar min egiten dio.
Triste gaude, baina zutik. Triste gaude, baina ez dugu etsiko. Ezin dugu etsi. Mantendu behar dugu gure kemena, mantendu behar dugu gure lana bakea egiteko, elkarrizketaren bidez bideak gauzatzeko.
Gizartea nazkatuta dago ETAren indarkeriarekin, baina kezkatuta eta nekatuta gurekiko.
Bukatzeko, deialdia egiteko hitz egin dut Legutioko alkatearekin. Haiek beraien plenoa egingo dute eta guk zentzu horretan, beraiek egindakoari gure babesa eman nahi diogu. Plenoa momentu honetan ari dira egiten Legutioko Udaletxean.
Beste alde batetik, deialdia egin nahi diogu gizarteari. Helarazi nahi diogu euskal gizarteari bihar goizean ordu laurdeneko kontzentrazioak egingo direla euskal erakundeen aurrean, salatzeko ETAk egindako atentatua salatzeko eta bestetik dolumina eta solidaritatea adierazteko Juan Manuel Piñuelen familiari, bene-benetan, euskal gizartearen izenean.
|