Vitoria-Gasteizko udalerriko Lakuabizkarran 92 zuzkidura bizitoken esleipen prozeduran izena emateko epea irekiko da 2022ko azaroaren 29tik abenduaren 15era bitartean

Argitalpen-data: 

OHARRA:

Eskabidearen titular batek behintzat 36 urte baino gutxiago izango ditu. Mugikortasun murriztua duten pertsonen kupoan parte hartuko dutenek ez dute baldintza hau bete behar izango.

Akats bat dela-eta, 92 bizitokien esleipen prozeduran adin-baldintzak betetzen ez dituzten pertsona batzuk mail bat jaso dute parte hartzera gobidatuz (baina ezin dute parte hartu). Gainera, mail horretan etxebizitzak zirela esaten zen zuzkidura bizitokiak direnean esleituko direnak

2022ko abenduaren 28an, argitaratzen da EHAAn agindua, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 92 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Vitoria-Gasteiz udalerrian, Lakuabizkarra eremuan. (leiho berri batean irekitzen da)

92 zuzkidura bizitokiek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte: 

Logela kopurua Bizitoki kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
***2 *2 55,36 m² 55,36 m²
1 78 34,61 m² 35,84 m²
2 12 35,71 m² 53,89 m²

*Zuzkidura bizitoki egokituak

**Zuzenketarako esteka (leiho berri batean irekitzen da)

***Zuzenketarako esteka (leiho berri batean irekitzen da)

Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak Kupoa: 36 urte baino gazteagoak
2 Etxebizitza 90 Etxebizitza

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Araba erdialdeko eremu funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia eta baita Badaiako Mendizerra eta Entziako Partzuergoa). Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeria pairatzen duten emakumeek parte hartu ahal izango dute edozein dela etxebizitza eskatzen duten udalerria.
  • Adina: Eskabidearen titular batek behintzat 36 urte baino gutxiago izango ditu. Mugikortasun murriztua duten pertsonen kupoan parte hartuko dutenek ez dute baldintza hau bete behar izango.
  • Diru-sarrerak: 2021. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro eta 39.000 euro artekoak direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza egiaztatzeko, izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileek ere.
  • Bizikidetza-unitatearen kide-dopurua: Gehienez lau kide.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2022ko azaroaren 29a eta abenduaren 15a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web-gunearen bidez.
  • Postaz: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Samaniego kalea 2, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz.
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta).

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, eta izena ematen baduzu prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu.