Arrasaten, babes ofizialeko 21 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea (EB3-0467/21-LT-000)

Argitalpen-data: 

Arrasateko udalerrian babes ofizialeko 21 etxebizitza tasatu eraiki behar ditu jabetzan PROMOCIONES LEKU-EDER S.A. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horien esleipenetan parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bana helaraziko die sustatzaileei. 

Hori dela eta, Etxebiden Debagoienako Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2021eko maiatzaren 24a eta 2021eko ekainaren 18a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2021eko ekainaren 25ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Etxebizitza Tasatu Autonomikoak
  • Sustatzailea: Pribatua – PROMOCIONES LEKU EDER S.A.
  • Etxebizitza kopurua: 21 
  • Kokapena: B lurzorua A.E.33 - Uribesalgo
  • Etxebizitzen salneurriak:
    • Etxebizitza txikiena (54,59 m2) + eranskinak: 182.829,98€

    • Etxebizitza handiena (86,99 m2) + eranskinak: 258.599,33€

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduretan parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:
BIBAI INMOBILIARIA

Deba kalea 3, behea - Arrasate

Telefonoa: 943 25 38 21

Posta elektronikoa: info@inmobibai.com