Getxoko udalerriko Iturribarri-n 91 babes bereziko etxebizitzen esleipen prozeduran, alokairuan, parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2021ko apirilaren 13tik 26ra bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2021ko apirilaren 12an Getxoko Udalerriko Iturrigorri-n 91 etxebizitzen sustapena alokairuan  esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu hau beste agindu honek zuzentzen du: Agindua, 2021eko apirilaren 19koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita  2021eko martxoaren 23ko Agindua.

Parte hartu ahal izango dute Getxon, behintzat azken hiru urteak jarraian, erroldatuta daudenak edo azken 10 urteetan 5 urteko errolda dutenak etenak izan badira ere.

91 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

(*) Etxebizitza Egokituak / Viviendas adaptadas

Logela kopurua

Etxebizitza kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

1

16

36,73 m²

52,48 m²

2

54

54,90 m²

69,93 m²

3

16

78,68 m²

89,98 m²

4

1

100,38 m²

100,38 m²

3

(*)4

98,25  m²

120,00 m²

Kupoa: 36 urtetik beherakoak

Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa

Kupoa: Behar bereziak

Kupoa: Orokorra

34 Etxebizitza

13  Etxebizitza

19 Etxebizitza

21 Etxebizitza

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Getxoko udalerrirako altan daudenek (edo Bilbao Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerri baterako altan daudenak).
  • Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean Getxoko udalerrian erroldatuta egon behar da gutxienez bizikidetza unitateko titularretako bat eta egiaztatu beharko du gutxienez Getxon azken 3 urteak egin dituela erroldatuta etenik gabe, edo, bestela, azken 10 urteetan, tarteka, 5 urte egon dela erroldatuta.
  • Diru-sarrerak: urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza hau egiaztatzeko eskabidearen titular guztien diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek ere.

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2021ko apirilaren 13a eta 26a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011, Bilbao.
  • Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao.
  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.