Abanto-Zierbenako udalerriko El Cerro-n 27 zuzkidura bizitokien esleipen prozeduran, alokairuan/kanon, parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2021ko ekainaren 30etik uztailaren 13ra bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2021ko ekainaren 29an Abanto-Zierbenako udalerriko El Cerron-n 27 zuzkidura bizitokien sustapena alokairuan/kanon  esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Parte hartu ahal izango dute Abanto-Zierbenan erroldatuta daudenak baldin eta 36 titularretako bat 36 urte baino gazteagoa bada (Agindu hau ondorengo aginduak aldatu du: AGINDUA, 2021eko urriaren 5ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baitira zenbait zehaztapen 2021eko ekainaren 16ko Aginduan. Agindu honen bidez hasiera ematen zitzaion 27 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Abanto-Zierbena udalerrian, El Cerro eremuan).

27 zuzkidura bizitokiak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

(*) Zuzkidura-bizitoki egokituak

Logela kopurua

Bizitoki kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

2

*1

47,2 m2

47,2 m2

2

5

43,65 m2

48,45 m2

1

21

30,1 m2

36,95 m2

Kupoa: Egokitutako zuzkidura-bizitokiak

Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa

Kupoa: Behar bereziak

Kupoa: Orokorra (36 urte baino gazteagoak)

1 Zuzkidura-bizitoki

2 Zuzkidura-bizitoki

5 Zuzkidura-bizitoki

19 Zuzkidura-bizitoki

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Abanto-Zierbenako udalerrirako altan daudenek (edo Bilbao Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerri baterako altan daudenak).
  • Adina: 1.Fasea: Titularretako bat, behintzat, 36 urte baino gazteagoa izan behar da zuzkidura-bizitoki hauen esleipen prozeduran parte hartzeko.
               2. Fasea: Etxebizitzak libre geratuko balira, ordezko gisa, bigarren esleipen fase batean, parte hartu ahal izango dute behar bereziko kupoko eskatzaileek nahiz eta ez bete aurrez aipatutako adin-baldintza.
  • Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean Abanto-Zierbenako udalerrian erroldatuta egon behar da gutxienez bizikidetza unitateko titularretako bat.
  • Diru-sarrerak: 2019. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza hau egiaztatzeko eskabidearen titular guztien diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek ere.
  • Bizikidetza-unitatearen kide-kopurua: gehienez 4 kide

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2021ko ekainaren 30a eta uztailaren 13a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011, Bilbao
  • Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao
  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena e