Azken eguneratzea: 2010/07/16
Robert Parkerrek 90 puntu baino gehiago eman dizkio Heredad Ugarte upeltegiaren bi ardori
Beren konplexutasunagatik eta aparteko izaeragatik bikainak direla adierazi du.
Anastasio eta Martín Cendoya. Hauek dira Robert Parker kritikari amerikar ospetsuak 90 puntu baino gehiagorekin aitortu dituen Heredad de Ugarte upelategiaren bi egile-ardoak. Honela, munduko ardorik onenen artean kokatzen ditu. 94 puntu eman dizkio Anastasio ardoari eta 92 Martín Cendoyari, hain zuzen ere, “beren konplexutasunagatik eta aparteko izaeragatik bikainak” direla adieraziz.
Heredad de Ugarte upeltegia Paganosen dago, eta Arabar Errioxako lurzoru buztintsu-karetsuetan kokatutako etxeko 113 hektarea mahastitatik ateratzen du ardoa.
Robert Parkerrek hainbat ardoren inguruan egindako balorazioak:
Martin Cendoya 2006 Familiako Erreserba
Balorazioa jaso duten ardoen argazkiak (sakatu irudiak handiagoak ikusteko)

