Azken eguneratzea: 2012/05/24

Ospakizunetan sartuta dauden hainbat erakunden kolaborazioarekin

Herrizaingo Sailak onartzen ditu gabarraren irteerari buruz egingo diren segurtasuneko eta larrialdietako koordinazio lanak

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak koordinatuko du datorren iganderako gabarraren irteerakin antolatu den segurtasuneko eta larrialdietako protokoloa, baldin eta Athletic Club-ak Erregearen Kopan txapelketa lortzen badu.

Operatibo horretan honako erakundeek hartuko dute parte: Bilboko, Getxoko, Santurtziko, Portugaleteko, Sestaoko, Barakaldoko, Erandioko eta Leioako udalek, Bilboko Athletic Club-ak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Itsas Kapitaintzak, Itsaertz Mugarteak, Itsasoko Salbamenduak, Trafiko Zuzendaritzak, Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak, Gurutze Gorriak eta DYAk. Beren lana ibilbide osoan kontuan hartu behar diren segurtasun irizpideak erabakitzea da.

Herrizaingo Sailak eskatu duen bilera batean, erakunde horiek euren larrialdi planak jarri dituzte komunean, eta aldi berean, Itsasadarraren ibilguak dituen puntu kritikoekin erlazionatuta dauden aldeak ikertu dituzte.

Herrizaingo Sailaren esanetan, aurrekari ezagunen eta Bizkaian bereziki piztutako ikusmin-mailaren arabera|, pentsa daiteke ekitaldia gertatuz gero 500.000 pertsonak baino gehiago azaldu ahal izatea.

Horregatik, Administrazioak, prebentzio eta larrialdiei aurre egiteko duen eskumena kontuan hartuta, erakundeen arteko koordinazio protokolo bat egin du, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren eremuan ekitaldiak behar duen segurtasuna lortzeko asmoz.