Azken eguneratzea: 2005/12/13
Sudokua, modan dagoen jokoa
Orain gainera, Internet bidez jokatzeko aukera izango duzu
Sudokua eta koloretako hiru arkatz

Aisialdian ez dakizula zer egin? Burua nekatu eta logika landu nahi duzu? Hala bada hemen duzu zuretzat egokia den jokoa: Sudoku. Orain gainera euskaraz ere jokatu ahal izan duzu magicsudoku webguneari esker.

Sudokuari buruzko informazioa duzu Gazteaukeran. Japoniar jatorrizko joko matematikoa da hau. Antzinakoa bada ere aurten iritsi da guregana buruhauste asko dakartzan joko hau. Kontua da, 9x9ko tamainadun koadrikula bat dugula 3x3ko karratu txikiz osatua. Karratu txiki hauetan, bat eta bederatzi bitarteko zenbakiak ipini behar ditugu, beti ere ilara edota zutabe berberean zenbakia berdina errepikatu gabe.

Erraza badirudi ere, asko pentsatu beharra egongo da irtenbide egokia lortzeko. Zu zeu ausartzen al zara? Gaur egun egunkari ia guztietan eta internet bidez joka dezakezu Sudokura. Proba ezazu eta animo!