Azken eguneratzea: 2005/12/15
Inguruko herrialde europarren berri izan ezazu Europatik Ibilaldia jokoari esker
EuropaGOk proposatutako jolasarekin, Estatu kideen inguruko galderei erantzungo diezu eta hobeto ezagutuko duzu Europako kontinentea.
EuropaGO-ren logoa

EuropaGO erakundeak jolas berri bat asmatu berri du: Europatik Ibilaldia. Jolas horri esker, Europa ezagutu ahal izango duzu eta hausnarketa eta trebetasuna lantzen dituen joko batekin jolastuko duzu.

Sar zaitez EuropaGo webgunean, izan ere, Europari buruzko joko honen bitartez, hobeto ezagutuko dituzu Europako Batasunari atxiki berri diren hamar herrialdeak. Zure eginbeharra Europako hiriburu eta herriak ezagutzea izango da. Horretarako, helikoptero baten barnean egingo duzu jolasak proposatutako ibilaldia.

Joko honetan parte hartzen baduzu, zure inguruko herrialdeetako biztanleen ohituren eta bizimoduaren inguruko informazioa izango duzu. Gainera, gai horren inguruko informazioa eskuratu nahi baduzu, Gazteaukerak gazteei zuzendutako Europako programen berri ematen dizu. Ez ezazu dudarik izan, sar zaitez orain!