Azken eguneratzea: 2007/10/08
Leire Garcia eta Oihana Tarragual, 2007ko auzolandegietako argazki eta idazlan lehiaketako irabazleak
Parte hartu duten argazki eta idazlan guztiak Gazteaukera atarian aurki ditzakezu.

OinetatikBaditugu jada 2007ko Auzolandegietako argazki eta idazlan onenak! Asko eta asko izan zarete lehiaketa bietan parte hartu duzuenak. Maila oneko irudi eta testuak jaso ditugu eta epaimahaiaren lana ez da bat ere erraza izan.

Azkenean, argazki onenaren saria Leire Garcia Olaizolak (Irun, Gipuzkoa) bidalitako "Oinetatik..."  izenekoak lortu du. Eta idazlanik onena Oihana Tarragual Ulaziaren (Mendaro, Gipuzkoa) "You are a beautiful girl" izan da.

Irabazleek, Leirek eta Oihanak, 30 Gb-ko iPod zoragarri bana jasoko dute. Zorionak!

 


Hauexek izan dira lehiaketaren oinarriak.-

2007ko auzolandegietan parte hartuko duzuen gazteei zuzendutako lehiaketa. Bi modalidate daude: 2007ko auzolandegietako argazki onena eta idazlan onena.

Auzolandegiak 2007 egitasmoko arduradunek osatuko dute epaimahaia eta beraiek izango dira irabazleak zeintzuk izan diren erabakitzeko arduradunak.

iPodIrabazleen artean ondoko sari hauek banatuko dira:

  • iPod* bat argazki onenaren lehiaketako irabazlearentzat.
  • iPod* bat idazlan onenaren lehiaketako irabazlearentzat.

iPod*-aren ezaugarriak: 30 gb: 7.500 abesti. Kolorezko pantalla, 2,5 pulgadatakoa. Neurriak: 10,4 x 6,1 x 1,1 cm.

Anima zaitez eta parte hartu!

 

Oinarriak.- Argazki onena

- 2007ko udan edozein auzolandegitan parte hartu duten Euskadiko gazte guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan.

- Gaia: 2007ko auzolandegiak.

- Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki bidali ditzake.

- Argazkiak formatu digitalean bidali behar dira
gazteria@ej-gv.es helbidera, egilearen datuekin batera (izena eta abizenak, NAN eta kontakturako telefonoa). Argazkiekin batera titulu bat edo azalpen esaldi bat idatzi behar da (bai euskaraz zein gazteleraz).

- Argazkiak jasotzeko epea irailaren 30ean bukatuko da.

- Lehiaketa honetako parte hartzaileek testuak eta irudiak argitaratzeko baldintzak onartzen dituzte.

 

Oinarriak.- Idazlan onena

- 2007ko udan edozein auzolandegitan parte hartu duten Euskadiko gazte guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan.

- Gaia: 2007ko auzolandegiak.

- Partaide bakoitzak auzolandegian bizi izan duen esperientziaren idazlan bakar bat bidali dezake.

- Idazlanak euskaraz edo gazteleraz izan daitezke, gutxienez 150 hitz eta gehienez 300 eduki behar dituzte. Testuak
gazteria@ej-gv.es helbidera bidali behar dira egilearen datuekin batera (izena eta abizenak, NAN eta kontakturako telefonoa).

- Idazlanak jasotzeko epea irailaren 30ean bukatuko da.

- Lehiaketa honetako parte hartzaileek testuak eta irudiak argitaratzeko baldintzak onartzen dituzte.