Azken eguneratzea: 2010/06/04
Euskal bost enpresa Madrileko Fruit Attraction azokan
Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritza bertan lehen aldiz bisitatuko du azoka hau.

Euskadiko fruta eta barazkien sektoreak lehen aldiz Fruit Attraction Fruta eta Barazkien Azoka Profesionalean parte hartuko du, hau urriaren 20 eta 22 bitartean Madrilen ospatuko da. Zehazki, fruta eta barazki fresko eta eraldatuaren alorreko bost enpresa bertan izango dira - Barrenetxe S.Coop., Natuber Transformados de Patata de Álava, UDAPA S.Coop., Garaia S.Coop. (Iparkiwi) y Aguina Piparrak-.

Euskadiz gain, lehen edizioan parte hartu ez zuten zenbait gune geografikok aurten ordezkaritza izango dute Madrilen; Gaztela-Leon, Nafarroa eta Valentzia. Parte hartze datuei dagokienez, aurtengo ediziorako dagoeneko 400 enpresek izena eman dute.

Espainiar erkidegoen ordezkaritza handiagotzeak bigarren edizio honi fruta eta barazkien testuinguru nazionalean garrantzi gehiago eman dio eta baita nazioarte mailan ere, izan ere, oraingoz Argentina, Frantzia, Italia, Herbehereak edo Portugal bezalako herrialdeetako erakusketariek izena eman dute.

Iturria: Financial Food

Fruit Attraction 2010 azokan parte hartuko duten enpresak:

Barrenetxe S.Coop.

Natuber Transformados de Patata de Álava

UDAPA S.Coop

Garaia S.Coop (Iparkiwi)

Aguina Piparrak