Azken eguneratzea: 2013/07/03
Orioko Bisiguaren Festaren 6. edizioa
Uztailaren 18tik 21era ospatuko da eta lau egunetan 500 bisigu erreko dituzte
Bisiguaren Festaren aurkezpena
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordetzak Orioko Bisigua Festaren antolaketan parte hartu du. Festa hau Euskadiko Arrantza Azoken barnean dago, Mutrikun Berdel Eguna, Ondarroan Antxoa Egune, Bermeoko Arrantza Azoka, Getariako Antxoa Eguna, Zumaiako Olarro Eguna, Zierbenako Itsaski Azoka eta Lekeitioko Txipiroiaren Jardun Gastronomikoa bezala.
Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak, Bisigu Festaren aurkezpenea azaldu duen bezala, halako azokak oso garrantzitsuak dira “gastronomiaz haratago arrantza mundua gizarteratzen laguntzen dutelako”. Urtero 300.000 pertsona joaten dira halako azoketara, “arrantza sektorean lanean jarduten duten langileen lana aitortzera”.
Bisiguaren Festa Orioko plazan ospatuko da uztailaren 18tik 21era. Lau egunetan Orio estilora parrilla erraldoi batetan 500 bisigu erreko dituzte.
Mila lagunentzako txartelak jarri dituzte salgai, eta dagoeneko eros daitezke. Salneurria 50 eurokoa da. Erreserbak 943 83 09 04 edo 665 311 433 telefono zenbakietan egin behar dira, 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.