Azken eguneratzea: 2013/03/19
Asteburu honetan izango da, Arabako Errioxan, Arabako Oliba Olioaren Jaialdia
Arabako Errioxa apaindu egingo da, bere ekonomiaren ezaugarri diren hiru produktuetako bat omentzeko.
Arabako Oliba Olioaren Jaia
Arabako Oliba Olioaren bigarren Jaialdiaren helburua da Arabako aparteko oliba olio birjina, bertako Arroniz olibekin egiten dena, goratzea; jaialdia asteburu honetan izango da, 2013ko martxoaren 23an eta 24an, Lantziegon eta Moredan (Arabako Errioxa).
Arabako Errioxa apaindu egingo da, bere ekonomiaren ezaugarri diren hiru produktuetako bat omentzeko. Ardoarekin eta zerealarekin batera, leku pribilegiatua hartu du azken urteotan aparteko oliba olio birjinak. Eskualde horretako olibadiak 15 udalerri hartzen ditu, baina Lantziegon, Oionen eta Moredan daude landutako hektarea gehienak.
Olioz zikintzea (Pringada de aceite) eta Errotako etxaldea (Rancho del Trujal) izango dira jaialdiko bi hitzordu gastronomikoak; martxan dagoen errota bakarra ikusteaz gainera, hainbat olio-dastatze komentatu egingo dira, eta azkeneko olio uzta eta Arabako Nekazaritza Produktuen Azoka aurkeztuko dituzte. Eusko Labela duten baserriko oilaskoak parrillan erreta prestatutako 500 pintxo inguru ere dastatu ahal izango dira, bai eta Slow Food Arabak antolatutako Dastamen Laborategietan parte hartu ere. Haurrek eurentzako prestatutako tailerrak edukiko dituzte.
Olibadien aldeko Ekintza Planak ezarriko du Arabako Errioxako produktu historiko horren etorkizuna. Alde horretatik, langile desgaituen laguntzarekin olibondoa eta olioa sustatzeko helburua du Olium proiektuak.
Aurtengo jaialdiko etekinak Txernobilgo hondamendiaren biktima izan ziren haur bielorrusiarrak Arabako Errioxara etor daitezen arduratzen den Izaki GKEarentzat izango dira.
Gasteiztik edo Bilbotik joateko, Ardoaren Ibilbideko enobusa jarriko da.