Azken eguneratzea: 2010/11/10

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila aurten ere Gastronomikan egongo da

Gure elikagaiak eta gure sukaldaritza sustatzeko helburuaz erakusmahai instituzionala jarriko du

Aurten ere, San Sebastian-Gastronomika Biltzarrean izango da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, erakusmahai instituzionala jarriko baitu, gure elikagaiak eta gure sukaldaritza sustatzeko. Gamarrako Ostalaritza Eskolako sukaldari adituekin sukaldaritza sustatzeko jarduerak egitea aurreikusten da.

Zuzeneko sukaldaritza erakustaldi askotarikoak egingo dira; lurraldeko produktuekin pintxoak egiteaz gainera, IV. eta V. gamako produktuekin ere egingo dira erakustaldiak, hori guztia txakolinarekin eta Arabar Errioxako ardoekin bustita. Euskadiren nortasunaren adierazgarri da bertako sukaldaritza, bai eta munduari unibertsala den hizkuntza batean hitz egiteko modua ere: zaporearen hizkuntzan. Goi mailako sukaldaritzako munduko jatetxe-kopuru handiena du metro koadroko, eta 1000tik gora elkarte gastronomiko daude; jakiak prestatzeko elkartzen dira kideak, eta Arte bihurtzen da irudimena.

Euskadiko elikadura-industriako produktuen arrakasta eta ospea berrikuntza, hobekuntza teknologikoa eta kalitatezko lehengaiak erabiltzean datza.

Informazio gehiago

Hona hemen sukaldaritza erakusketarako euren produktuak emango dituzten enpresak:

AGINA PIPERRAK Kontserbako piperminak, eta aurrez frijitu eta ultraizoztuak

BACALAOS ALKORTA Bakailao gezatua. Olagarro egosia. Bakailao izoztua. Almeja egosia

BARRENETXE Eusko-Label tomatea, Eusko-Label letxuga eta Gernikako Eusko-Label piperrak; freskoak, eta aurrez frijitu eta ultraizoztuak

BASATXERRI Euskal Herrian libre hazitako txerrien haragiarekin egindako produktuak

CASA ECEIZA  Postre izoztuak, teilak eta zigarroak, gailetak, gozoak

GARLAN  Arabako babarrun nabarra

INSALUS  Ur Mineral Naturala(gasarekin eta gabe)

SALANORT  Antxoa, hegaluzea, mendrezka, bokarta, olagarroa, saltsak

TOLOSAKO BABARRUNAK  Tolosako bararrunak

VASCOLAC  Gazta freskoa, Kefirra, Idiazabal Gazta

 

Azoka egunak: azaroak 22, astelehena, azaroak 23, asteartea, eta azaroak 24, asteazkena

Ordutegia: 10:00-20:00 Lekua: Kursaala, Donostia

Erakusmahaia: 17

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Marta Solaunekin:  m-solaun@ej-gv.es