|
Europako Batasunaren oinarri diren ideiak 1950ko maiatzaren 9an adierazi zituen lehenengoz garai haretan Frantziako Kanpo arazoetarako ministroa zen Robert Schumanek; hau da, Schuman adierazpena ezagutzen dena. Hori dela eta, urtero, maiatzaren 9an, Europako Eguna ospatzen da.
2008. urte honetan, kulturen arteko elkarrizketaren urtea dela aurtengoa gogoratu nahi du Europako Batasunak eta, hori dela eta, "Gauza handi baten parte zara" leloa aukeratu dute ostiral honetan ospatuko den Europako Egunerako.
Urtero bezala, Euskadiko toki askotan ere ekitaldi bereziak antolatu dituzte ospakizun honen harira. Adibidez, Bilbon, Donostian eta Gasteizen Europa eta bere erakundeei buruzko erakusketak egongo dira ikusgai igandera arte, informazioa eta opariak banatuko dituzte kaleetan zehar, eta kalejirak eta kontzertuak ere ez dira faltako.
|