Azken eguneratzea: 2009/01/16
152 Etxebizitza babesturen inaugurazioa Donostian (104 BOE saltzeko + Etxebizitza Sozial Alokatzeko)
152 etxebizitza babestu dira, Donostian, Zarautz kaleko 125-127-129-131 zenbakietan daude, eta horietatik 104 lurrazal-eskubideko salmenta-erregimenean eta 48 alokairu sozialerako dira. Guztiak Sukia enpresak egin ditu, eta VISESAk (Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza publikoen sozietate sustatzaileak) sustatu.
Ezaugarriak
Etxebizitzen azalera 54,5 m2-tik 85,4 m2-ra bitarte da, eta honako hauek dituzte: jan-egongela, 2 edo 3 logela, sukaldea (altzariekin eta etxetresna elektrikoekin), elementu erantsiak (garajea eta trastelekua) eta 8 lagunentzako edukiera duen eta garajeraino egokituta dagoen igogailua. 7 etxebizitza mugimendu-ezintasuna duten pertsonentzat egokituta daude.
Eraikin iraunkorra
Sustapenak CADEM erakundearen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria du, A kalifikazioarekin. Hortaz, proiektu baliokide konbentzional batekin alderatuta eraikinak batez beste % 53,7ko energia-aurrezpena eskaintzen duela kalkulatzen da. Halaber, gas naturaleko galdara zentralizatua dute, egongelan programatzen den giro-termostatoarekin.
Inbertsioa
Guztira 13.550.509 €-ko inbertsioa eragin du etxebizitza horien eraikuntzak eta urbanizazioak: 12.170.860,30 €+ urbanizazio osagarria: 1.379.649,43 €.
Prezioak
Salmentan dauden etxebizitzen prezioak 95.237 eurotik 129.843 eurora bitartekoak dira, eta alokairuko etxebizitzen maizterrek ordaindu beharreko batez besteko errenta haien diru-sarreren eta etxebizitzen azaleraren arabera kalkulatzen da. Batez bestekoa gutxi gorabehera 250 euro da.
Giltzak ematea
Salmentako 104 etxebizitzen giltzak otsailean hasiko dira ematen, eskriturak formalizatu ondoren, eta alokairuko 48 etxebizitzen giltzak martxoan emango dira.
Alokairuaren kudeaketa
Alokabide Eusko Jaurlaritzaren alokairurako sozietate publiko operadorea arduratuko da errentamenduekin lotutako guztia kudeatzeaz. Gaur egun, Etxebizitza Sailaren sozietate horrek alokairu babestuko 7.000 etxebizitza baino gehiago kudeatzen ditu, eta Euskadiko alokairuko parke osoa ere kudeatuko du datozen urteotan. Alokairuen kudeaketa arintzea eta etxebizitzekin lotutako izapide guztiak erraztea du helburu.