Azken eguneratzea: 2011/08/03

50 etxebitza tasatu kooperatiba erregimenean Ermuan

AldapaBerri, S. Coop-ek 50 etxebizitza babestu berriren eraikuntza sustatzen du Aldapa Norte 09-1 U.E. Sektorean kooperatiba erregimenean, Ermuko hirigunean bertan.

Sustapena 6 solairuko bi eraikinetan banatuko da:

  • logela bateko 3 etxebizitzekin
  • 2 logelako 46 etxebizitzekin
  • 3 logelako etxebizitza batekin


Etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua izango dituzte.

Bazkideak hartzeko epea ixten denean, zozketa bat egingo da etxebizitzak esleitzeko.

Betekizunak

Etxebizitza horietako bat eskuratzeko betekizunak hauexek dira:

  • Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza behar izatea eta jabetzako etxebizitzarik ez izatea.
  • 2010 urtean, ondoren adierazitako gehieneko eta gutxieneko zenbatekoen arteko diru-sarrera ponderatuak egiaztatu beharko dira:
    • 12.000 eta 45.500 euro. Elkarbizitza-unitatea 1etik gorakoa izanez gero, diru-sarreren ponderazioa aplikatuko da.

Jakinarazten dizuegu, halaber, etxebizitza hauek Ermuko Udalerrian erroldatutako pertsonentzat direla lehentasunez.

Ordaintzeko era

Adibidea: 2 gela (64,88 m2 erabilgarri) eta bi bainugela + garajea + trastelekua dituen etxebizitza: 180.512 € + BEZ

Kooperatiban sartzeko eta zozketaren arabera esleitutako higiezinen erreserba sinatzeko unean, kooperatibista bakoitzak hauxe ordaindu beharko du: esleitutako etxebizitzaren prezioaren % 20, gehi % 8ko BEZ, eta esleitutako eranskinen % 40, gehi % 8ko BEZ.

Adibide horren arabera, higiezinen erreserba sinatzeko eta Kooperatiban sartzeko unean, 43.576 € (BEZ barne sartuta) ordaindu behar dira, guztira.

Informazio gehiago

Estekak