Azken eguneratzea: 2011/02/07
Donostiako Etxegintza Hurrengo Zozketa
Donostiako Etxegintzak, etxebizitza eta bizitoki babestuak esleitu behar ditu epe motzean. Hain justu, 428 martxoko bigarren hamabostaldian eta 210 aurrerago.
428 horietatik, 274 BOE azalera eskubidean dira, 60 BOE alokairuan, 56 gazteentzako bizitokiak dira eta 38 etxebizitza tasatuak.
428 etxebizitza eta bizitoki horien esleipen prozeduran parte hartu ahal izateko, Donostiako Etxegintzan eman behar da izena; izan ere Donostiako Udalak ez du Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa erabiltzen esleipenetarako.
Izena emateko epea 2011ko otsailaren 15era artekoa da.
Donostiako Etxegintza erakundearen helbidea honako hau da: Duque de mandas, 12 baxua 20012 Donostia-San Sebastián. Herritarrei arreta emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean 9:00etatik 14:00etara. Telefono zenbakiak: 943 481765 eta 943 481766.