Azken eguneratzea: 2011/01/18

Errentamendu kontratuen formulario berriak

Errentamendu-kontratu bi eskaintzen ditugu, 1994ko abenduaren 24ko Hiri-errentamenduen Legeari egokitutako edukiekin.

Errentamendu-kontratu bi eskaintzen ditugu, 1994ko abenduaren 24ko Hiri-errentamenduen Legeari egokitutako edukiekin.

Ohiko etxebizitzaren errentamendu-kontratua erabiliko da errentamenduak errentariaren etxebizitza premia iraunkorra asetzea xede duenean. Kasu honetan, alderdien borondateak mugak izango ditu oinarrizko zenbait gaietan, hala nola gutxieneko iraupen epea, luzapenak, etxebizitza zaintzea, errenta eguneratzea...Izan ere, baliogabeak dira eta kontratuan ez aipatutzat joko dira Legeak ezarritakoa aldatu eta errentariaren kalterako diren alderdien arteko itun guztiak. Salbuetsita geratuko dira Legeak berak baimentzen dituenak.

Denboraldiko etxebizitzaren errentamendu-kontratuak ez dauka hainbeste lege-mugarik eta itun-aukera gehiago ematen du, baina errentariak ohiko bizileku iraunkorra beste etxebizitza batean duen kasuetara dago mugatua: ikasleen eta langileen kasuan da, edota oporraldietarako etxebizitzaren kasua.

Formulario bakoitzaren amaieran hainbat klausula jaso dira, ohikoak direnak. Sinatzen duten alderdiek erabakiko dute haiek sartu ala ez.