Azken eguneratzea: 2011/09/14
Irudi berria Arabako txakolinarentzat
Arabako Txakolinaren Kontseilu Arautzailea dagoen erakunde-azoketan hautatutako txakolinetan erabiliko da etiketa berria.
Arabako Txakolinaren etiketa berria
Arabako Txakolina Jatorri Deiturako ardoek etiketa orokor berria dute, eta Arabako Txakolinaren Kontseilu Arautzailea (Eusko Jaurlaritza, Merkataritza Ganberak eta Arabako Foru Aldundia) dagoen erakunde-azoketan hautatutako txakolinetan erabiliko da.
Vitoria-Gasteizko Goi-mailako Arte Eskolan izan zen tokapetan eman zen ezagutzera irudi berri honen diseinua, eta baita Diseinu Grafikoko lehen mailako ikasleek egindako ikasturte amaierako lanak ere, hainbat proposamenetan lan egin baitute. Lankidetza hori, iaz Ikastetxeak eta Arabako Txakolinak sinatutako hitzarmenari esker bideratu da.
Adituen batzordeak aukeratutako irudiaren egilea Itziar Pérez Abascal da. Irudi berriaren diseinua argia eta soila da: atzealde beltz baten gainean txakolin hitza letra xehe eta larriz idatzita.