Azken eguneratzea: 2012/04/20

Eroskik akzesita lortu du AESANen Naos Estrategia Lehiaketan, bere markako produktuen gatz-kopurua murrizteko programarengatik

Elikaduraren eta Nutrizioaren Segurtasunerako Espainiako Agentziak (AESAN) bigarren akzesitarekin saritu du Eroski, V. NAOS Estrategia Lehiaketan, bere markako produktuen gatz-kopurua murrizteko programarengatik, enpresa-ekimen onenaren modalitatean.

EroskiBigarren aldia da Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasun Ministerioak ematen duen sari hori Eroskik (Elorrio, Bizkaia) jasotzen duena. 2009. urtean lehenengo saria irabazi zuen, Nutrizioaren eta Ongizatearen aldeko Eroski Zurekin programako jarduerei esker; horien artean, haurren obesitatea prebenitzeko kanpaina, Eroskiren 2000 produktu baino gehiagotan Nutrizioaren Semaforoa izeneko etiketak jartzea, zeliakoentzako glutenik gabeko produktu lehiakorren multzoa eta kontsumitzailea hezteko eta informatzeko jarduerak azpimarratu zituen; Eroski Consumer aldizkaria, besteak beste.

Konpainiak gogorarazi duenez, Europako herrialdeen artean Espainian kontsumitzen da gatzik gehien. Horregatik, %20-30 murriztu du Eroskik bere markako produktuen gatz-kopurua, gatz-kontsumo hori txikitzeko eta OME Osasunerako Munduko Erakundearen aholkuari jarraitzen laguntzeko, egunean 6 gramo baino gutxiago kontsumitzeko, alegia.

Bere bezeroei produktu osasungarriagoak eskaintzeko Eroskiren helburuen artean dago ekimen hori, Mendebaldeko elikadurak berezkoak dituen nutrizio-desorekak hobetzen laguntzeko; izan ere, bihotz-hodietako gaixotasunak eta obesitatea edukitzeko arriskua handitzen dute, enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Eroski Sannia