CyberLehia 2026

Argitalpen-data: 

CyberLehia 2026an parte hartu duten 5 talde finalisten familia argazkia

CyberLehia Cyberzaintzatik antolatzen dugun ekimena da, Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburuodetzaren bitartez bultzatua eta Tknikarekin elkarlanean. Horrela, lehiaketak, plataforma gisa duen rola indartzen jarraitzen du, Euskadiren etorkizuneko profesional berriak identifikatzeko, sustatzeko eta haien artean konexioak egiteko; azken finean, Euskadiren etorkizun digitala babesten laguntzeko asmoz.

Euskadin zibersegurtasunaren arloko talentu profesionala erakusteko erreferente gisa finkatu den lehiaketa da, eta LHko 35 zentrotatik etorritako 350 ikasleri dei egitea lortu du.

Aurtengo ediziotik nabarmenduko genuke Inge Gorostiagak sari berezia eman diola txapelketan parte hartu duten emakumezko gehien parte-hartzaile dituen zentroari. Sari hau Ciudad Jardín LHII ikastetxeko irakasle Itxaso Sanezek jaso zuen. Batez ere, zibersegurtasunaren arloan eta, oro har, lanbide teknologikoetan emakumeen ordezkaritza azpimarratzea eta sustatzea garrantzitsuak dira hurrengo belaunaldientzat eta emakume gutxi dituzten irteera profesionaletan eredu izan daitezen; besteak beste,  etorkizuneko emakumezko ingeniari, teknologo eta zientzialari.

Sailkapen faseen ondoren, hauek izan ziren finalera iritsi ziren bost taldeak, azken puntuazioaren arabera:

  1. tr1o d3 c4ve1r4s (IES Xabier Zubiri-Manteo BHI)
  2. MKDLNULL (Uni Eibar-Ermua + Birt)
  3. GTFObeans (CIFP Txurdinaga LHII)
  4. LHG67 (CPIFP Maristak Durango LHIPI)
  5. Kalimotxo (CPIFP Lea-Artibai LHIPI)
Zorionak talde finalistei eta, noski, parte hartu duen gazte talentu handi horri guztiari!

Informazio gehiago hemen.

Eta, gainera, final zirraragarri hau iruditan ikusi nahi baduzu, ezin duzu argazki-bilduma hau ikusi gabe utzi.