Azken eguneratzea: 2013/04/29
25 lagunek bukatu dute HAZIk emandako Mahastizaintza eta Ardogintzari buruzko ikastaro trinkoa
Ikastaroa amaitu dutenetik, gehienak mahastizaintzan eta ardogintzan ari dira erabat
Bittor Oroz eta Asier Arrese Ikastaroaren Klausuran
Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Asier Arrese, HAZI Fundazioko zuzendaria, Mahastizaintza eta Ardogintzari Buruzko Ikastaro Trinkoaren klausura ekitaldian izan ziren.
HAZI Fundazioak berriro eman du ikastaro hau Arabar Errioxan, aurten 15. edizioa izan delarik. Oraingo honetan 18 eta 55 urte bitarteko 25 lagunek amaitu dute ikastaroa; horietatik gehienak mahastizaintzan eta ardogintzan ari dira erabat.
Ikastaro mota hauekin, HAZIk prestakuntza eskaini nahi die beraien lan bizitzaren hasieratik sektore honetan lanean ari direnei edo sektorean sartu nahi direnei. Horrela, lehen sektorearen berrikuntzari dagokionez buruan dagoen jarduera honetan profesionalizazio handiagoa lortzen da, bai eta etorkizunari begira itxaropen handia duen lanbide honetako belaunaldi erreleboa balioestea ere.
Aurten, eta kontuan izanda sektoreak "krisiaren" aurrean duen egoera, bereizi beharra, markaren errekonozimendua, kostuen murrizketa eta esportazioa azpimarratu dira. Horretaz aparte, beste gai batzuk ere landu dira, esaterako ardogintza eta enologia, mikroenpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa, marketina, komunikazioa, laginketa, trazabilitatea, etab.
Ikastaroak 500 ordu inguru izan ditu, bi denboralditan banatuta, 2012ko azarotik 2013ko apirilera bitartean. Bertan parte hartu dute 25 ikasleetatik 14 lehen moduluan egon dira (235 ordu) eta 11k prestakuntza osoa osatzen duten bi ikasturteak bukatu dituzte (446 ordu).
