Azken eguneratzea: 2013/02/28

QR kodeek negozio-aukerak sortzen dituzte enpresentzat

Hori uste dute kode horiek erabili dituzten Espainiako enpresen %94,1ek, eta aurten ere erabiliko omen dituzte

QR kodea

QR kodea

QR kodeen Espainiako enpresetako erabileraren gaineko azterketa azterketaren arabera, Espainiako enpresak konbentzituta daude QR kodeek negozio-aukerak sortzen dituztela.

Izan ere, ehuneko horrek dio “baliagarriak” direla krisi-garaian. Konpainien %10,5ek, aldiz, marketin-estrategia moduan erabiltzen dituzte.

Egindako azterketaren arabera, aztertutako kodeen %45,2k smartphone-etara egokitu gabeko web batera eramaten dute, baina %23,8k eduki propioak eta optimizatuak eskaintzen dituzte. Sare sozial batekin lotzea (%12,1) edo Youtubeko bideo bat erakustea (%11,4) da ohiko beste erabileretako bat.

Teknologia horretara jotzen duten enpresen helburu nagusia da euren markaren abangoardiako irudia transmititzea, %82,4k adierazi dutenez. Horietako askok (%76,5) bezero potentzialak erakartzea ere bilatzen dute, baina %35,5ek bakarrik dute helburu salmentak areagotzea. Ohikoa da, halaber, QR kodeak konpetentziatik desberdintzeko (%70,6) edo bezeroekin harremanetan jartzeko beste kanal bat zabaltzeko (%76,5) erabiltzea.

QR kodeak kode irekiko sistema bat dira; sortzen erraza eta doanekoa; alde horretatik, QR kodeak euren kontura egitea erabakitzen dute konpainien %68,1ek. Enpresa asko jakitun dira, ordea, estrategia erakargarri bat ez edukitzea dela hobetu beharreko gauzetako bat. Halaxe aitortu dute inkesta egin dutenen %41,2k; %29,4k, aldiz, kodearen diseinua euren markaren irudira egokitu nahiko lukete, edo bestelako euskarriak erabili (%23,5).

Profesionaltasun falta erakusten du horrek tresna horren erabilerari dagokionez, aditu batekin edo agentzia espezializatu batekin kontsultatu gabe egitea baita ohikoena. Hamar kasutatik kasu bakar batean da QR kodea kanpainaren elementu funtsezkoa. Gainerakoek, %89,5ek, nolabaiteko informazioa ematen duten edukietara eramaten dute, baina ez dira, inolaz ere, aurrez zehaztutako estrategia baten parte.

Hala eta guztiz ere, kontsultatutako enpresek 7,7 punturekin baloratu dute euren asebetetze-maila, orain urtebete baino 1,7 puntu baino pixka bat gehiagorekin. Hein handi batean, QR kodea edukitzeak euren helburuei erantzuten dielako (abangoardiako irudia transmititzea), eta kode bidimentsionalak jendartean ezagun egin direlako.