Azken eguneratzea: 2013/05/30

Gastrodibertsitate gelek Kantauriko antxoa izango dute ardatz

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak (Busturia, Bizkaia) antolatuta, antxoa izango dute ardatz ostiralean, 2013ko maiatzaren 31.ean

Itsas eta elikadura ikerketan aditua den Azti-Tecnalia teknologia zentroak Kantauriko antxoari eta Bermeoko (Bizkaia) Conservas Zallo enpresako esperimentazioari buruzko hitzaldi bat eskainiko du. Ondoren, dastatzea egingo da.

MD Gastroko arduradunaren eta Zallo Berri jatetxeko sukaldari Iñigo Ordorikaren lankidetzarekin antolatu dira Gastrodibertsitate gelak.

Ekimen horrek “lehorreko nahiz itsasoko hurbileko produktuen aberastasuna eta barietatea azpimarratu nahi ditu, eta horrekin batera, bertako eta sasoiko produktuak kontsumitzearen garrantziaren inguruan kontzientziatu”. Kantauriko antxoari zein Conservas Zalloko esperimentaziori buruzko Azti-Tecnaliaren hitzaldia, eta dastatzea.

Ordua: 20.00-23.00

Prezioa: 15 €

Izen ematea: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa

Tel. 94 687 04 02

Liburuxka ikusi