Azken eguneratzea: 2011/01/21

"Eman minutu 1 uraren alde" lehiaketaren ekitaldi-aretoa

Urtarrilaren 28an izango da Eman minutu 1 uraren alde lehiaketaren sari-banaketa.

Eguna : urtarrilak 28, ostirala

Ordua: : 20:30etan.

Tokia: Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi-aretoa (Bidebarrieta 4, Bilbo).

“Eman minutu 1 uraren alde” nazioarteko lehiaketak ikus-entzunezko lanik onenak sarituko ditu; lanak ura eta saneamendua izateko eskubidearen ingurukoak dira, eta, gehienez, minutu batekoak. Bideo finalistak eta Isabel Coixeten azken documéntala (“Aral, el Mar Perdido”) proiektatuko dira.

 

 

“Eman minutu 1 uraren alde” lehiaketako sari-banaketa ekitaldiaren egitaraua

20:30 Ongietorria Bikote komikoa

20:33 Sarrera eta Eman minutu 1 uraren alde lehiaketaren azalpena Félix Linares (oraindik baieztatzeko)

20:35 UNESCO Etxea eta ura izateko giza eskubidea Ana Oregi, UNESCO Etxeko lehendakariordea.

20:45 Lehiaketan lagundu duten bideoen proiekzioa

20:50 Aral, el mar perdido film-dokumentalaren aurkezpena Carlos, We are Water Fundazioa

20:55 Proiekzioa: Aral, el mar perdido

21:20 Bikote komikoa

21:30 7 finalisten proiekzioa Félix Linares

21:40 Sari-banaketa Carlos Fernández-Jáuregui, Lehiaketako epaimahaiaren presidentea

21:45 3. saria, bideoaren proiekzioa eta sariaren banaketa

21:50 2. saria, bideoaren proiekzioa eta sariaren banaketa

21:55 1. saria, bideoaren proiekzioa eta sariaren banaketa

22:00 Esker ona eta agurra Félix Linares

Ekitaldira joateko ezinbestekoa da helbide honetan baieztatzea: dame1minutodeagua@unescoetxea.org edo, bestela, telefono-zenbaki honetara hots eginda: 94 427 64 32.