Azken eguneratzea: 2011/06/10
Bidaiak antolatzeko laguntza bidaiatekarekin
Bidaiateka edozein bidaia motari buruzko informazioa eta aholkularitza eskura jartzeko asmoz sorturiko zerbitzua da. Espazio honetan bidaiariari aukera ematen zaio bere bidaian sakondu eta gozatzen hasteko.
Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa
Bidaiateka zerbitzuak mundu osoan egin daitezkeen bidaien inguruko informazio zabala eskeintzen du (liburuxkak, gidak, mapak,....). Horrez gain, mota horretako dokumentazioaren mailegu zerbitzua dute.
Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1 - 20140 Andoain
Telefonoa: 943 593911 - E-Posta:gibandoain@euskalnet.net
Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa
Bidaien, ostatuen, txartelen, bidai aseguruen eta abarren inguruko informazioa eskaintzen dute web orrian eta bulegoan bertan:
Biteri kalea 3 - 20500 Arrasate
Telefonoa: 943 252065 - E-Posta: gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net - web orrialdean
Arabako Canpuseko Gazte-Informazioarako Bulegoa
Arabako Campuseko bulegoan gidak, liburuxkak eta herrialde urrunetan eginiko bidaien inguruko aldizkariak kontsultatuak izan daitezke. Urrutiko herrialdetara joateko informazioa ez ezik, Gasteiz eta inguruko zonaldeak ezagutzeko informazioa ematen da ere bai.
Unibertsitateko Pabiloia Apraiztarren kalea, 1. 01006 Gasteiz
Telefonoa: 945 014336 - E-Posta: vvrinfo@vc.ehu.es
Arabako Gazteen Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa
20 urtez Gasteizko erdigunetik gazteak informatzen aritu den bulegoa dugu. Honek bidaiarien aholkularitzan eskarmentu handia bermatzen du. Munduko edozein bazterrei buruzko gidak eta aldizkariak osatzen duten funts dokumental handia dute, gainera debalde usten dituzte. Horrez gain, liburuxka turistikoak, hiri eta herrialde anitzen mapak, ibilbideak, mendi ibiliak, eskalada ……………bertan aurkituko dituzu denak.
Probintzia plaza 13. 01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 181700 - E-Posta: informazioa@ifj.alava.net
Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoa
Bidaiateka zerbitzuak mundu osoan egin daitezkeen bidaien inguruko informazio zabala eskeintzen du. Dokumentazioaren mailegu zerbitzua dute.
Elkargune, Aita Madinabeitia z/g.. 20720 Azkoitia.
Tlf: 943.026.027 - Fax: 943.026.025.- E-Posta gib@euskalnet.net. - web artxamendi.net
Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa
Bidaiatekaren katalogoak 200 bidai liburu eta gida baino gehiago ditu. Edonora oporretan joateko beharrezkoa duzun informazioa eskeintzen du.
Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 (1ª planta) - 48370 Bermeo
Telefonoa: 94 6179158 - E-Posta: giz@bermeo.org - web: giz.bermeo.com
Donostiako Udalaren Gazte Informazio Bulegoa
Donostiako Gazte Informazio Bulegoan edozein motako bidaiak antolatzeko beharrezkoak diren materialak kontsultatu daitezke.
Palacio Goikoa. Mari, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 943 481435 - E-Posta: gazteinfo@donostia.org
Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa
Liburuak, gidak, aldizkariak (besteak beste Pirineos, Natinal Geografix, Altair) eta herrialde askoren hiriburuen DVDak eskeintzeaz gain, maileguan usten dituzte.
Kontinente guztietan eta Espainian bidaiak planifikatzeko autokontsultako paper-zorroak dituzte ere bai. Euren web orriak garraiobideen, ostatuen, aseguruen, oporren eta abarren inguruko informazioa du.
Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3 - 20100 Errenteria
Telefonoa: 943 449640 - E-Posta: gazteria@errenteria.net - web orrian
Gasteizko Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa
Bidaiaketa edozein bidaia motari buruzko informazioa eta aholkularitza eskura jartzeko asmoz sortu zen. Bidaiaketako bulegoan bidaiariari aukera ematen zaio bere helburua esploratzen eta gozatzen hasteko bere 2.000 gida baino gehiagorekin eta informazio interesgarriko 150 karpetekin.
Bidaiatekaren helburua da bidaiariek bilatzea euren bidaia antolatzeko ibilbiderik onena, garraiorik aproposena, deskontu lortzeko aukerak, ostatu mota ezberdinak, eta abar.
Non gaude:Enparantza Berria, behea - 01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 161330 - E-Posta: coordinaomij@vitoria-gasteiz.org
Gipuzkoako Gazteen Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroa
Web orrian bidaiariak ondo informatuak egon daitezen informazio ugari dago: edonora oporretan joateko gidak eta liburuak. Nola katalagoa hala aldizkari espezialitatuen artikuluak web orrian kontsutatu daitezke. Bulegoak ere, gazteei zuzenduta dagoen mailegu zerbitzu bat du.
Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia
Telefonoa: 900 110111 / 943 472617 - E-Posta: ctij1@gipuzkoa.net
Mungiako Gazte Informazio Bulegoa
Mungiako Gazte Informazio Bulegoaren funts dokumentalak hainbat herrialdeei buruzko informazioa eskeintzen die gazteei. Horretarako bulegora hurbildu, eta berak egin nahi duen bidaiaren inguruko informazioa eskatu baino ez du egin behar. Maileguan eramateko aukera dago.
Arana Goiri´tar Sabin, 13 - 48100 Mungia
Telefonoa: 94 6553353 - E-Posta: mungia.gib-oij@astiune.com
Zallako Gazte Informazio Bulegoa / Zallako Gazte Zentroa
Bere egoitzan munduko herrialde ezberdinen bidai gidak kontsultatzeko aukera dago. Horrez gain, errepideen mapak, kanpin gidak eta ostatuen aldizkariak ere dituzte. Erabiltzaileek gidak maileguan eramateko parada dute. Bestalde, Euskal Herrian ibilbideak antolatzeko dokumentazioa eskaintzen dute.
Madres Irlandesas, 4 - 48860 Zalla
Telefonoa: 94 6391396 - E-Posta: oij@zalla.org ; infogazte@zalla.org