Azken eguneratzea: 2012/07/12

Euskara eta Kolonbiako hizkuntza indigenak

Munduan 6.000 hizkuntzatik gora hitz egiten dira, horietatik gehienak Asian. Hego Amerikako zenbait herrialde ere hizkuntzatan oso aberatsak dira, adibidez Kolonbia. Gaztelaniaz gain, beste 68 hizkuntza hitz egiten dira herrialde horretan: 65 indigena, bi kreol eta erromania

Kolonbiako Gobernuak legez aitortzen du hizkuntza horiei eman behar zaien babesa eta laguntza. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak, euskararekin hemen urteetan metatu dugun esperientzia beste batzuentzat lagungarri izan daitekeela jakinik, lehendik Kultura Ministerioarekin zegoen hitzarmena luzatzea erabaki du. Aldi berean, hizkuntzen transmisioan hezkuntzak daukan pisu eta eraginaz oharturik, Kolonbiako Hezkuntza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak lankidetza-protokolo bat sinatu dute aholkularitza eta formazioa ardatz hartuta.