Azken eguneratzea: 2013/04/08
Euskadiko ardoak, Bacchus 2013an saritutak
Mundu mailako 1.500 ardo baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara
Euskadiko ardoek urrezko 12 sari eta zilarrezko 11 eskuratu zituzten, Madrilgo Gran Casinon martxoaren 15etik 19ra izan zen Bacchus 2013 XI. Nazioarteko Ardo Lehiaketan. Mundu osoko 1.500 ardo baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara eta ehun bat dastatzailek (Masters of Wine, preskriptoreak, kazetariak, Masters of Sommelier eta enologoak) ebaluatu zituzten.
Gaur egun, mundu-mailan lehiaketarik sonatuenak barne hartzen dituen VINOFED federazioaren barruan dagoen Espainiako nazioarteko ardo-lehiaketa bakarra da Bacchus. Gainera, Mahastiaren eta Ardoaren Nazioarteko Elkartearen eta Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren (MAGRAMA) onespena du. Bacchus mundu-mailako erreferente bihurtzen duten prestigiozko hiru erakunde, alegia.

Bacchus 2013 lehiaketan saritutako Euskadiko Ardoak
Urrezko Bacchus
Ardo zuri bareak
- Itsasmendi 7 2011 Txakolina (Itsasmendi S.L. Upeltegiak)
Ardo beltz bareak
- Tierra Crianza 2010 (Agrícola Labastida S.L.)
- Amaren Tempranillo 2006 Erreserba (Amaren S.L.U. Upeltegiak)
- Baigorri De Garage 2008 (Baigorri S.A. Upeltegiak)
- 2004ko Erreserba Handia (Herederos Del Marqués De Riscal S.L. Upeltegiak) Errioxa
- Luis Cañas Erreserba Handia 2005 (Luis Cañas S.A. Upeltegiak)
- Conde De Valdemar Erreserba 2007 (Valdemar S.A. Upeltegiak)
- Inspiración Valdemar Edizio Mugatua 2008 (Valdemar S.A. Upeltegiak)
- Belezos Vendimia Selección 2010 (Zugober S.A. Upeltegiak)
- Ysios Edizio Mugatua 2007 (Domecq Wines España S.A.)
- Azpilicueta Erreserba 2008 (Domecq Wines España S.A.).
Gehiegi heldutako mahatsen ardoak
- Kaldatz Fiñ 2011 (Iog SLU) Getariako Txakolina
Zilarrezko Bacchus
Ardo gorri bareak
- Txabarri 2012 Txakolina (Bizkaiko Txakolina)
Ardo zuri bareak
- Altos R Blanco 2012 (Altos de Rioja Viticultores y Bodegueros S.L.)
Ardo beltz bareak
- Altos R Pigeage 2009 (Altos de Rioja Viticultores y Bodegueros S.L.)
- Lagar de Santiago Ondua 2010 (Bodegas de Santiago)
- Launa Selección Familiar Erreserba 2007 (Launa Upeltegiak)
- Luis Cañas Reserva de Familia 2006 (Luis Cañas S.A. Upeltegiak)
- Conde de Valdemar Erreserba Handia 2005 (Valdemar S.A. Upeltegiak)
- Belezos Ondua 2010 (Zugober S.A. Upeltegiak)
- Campo Viejo Erreserba 2008 (Domecq Wines España S.A.)
- Campo Viejo Erreserba Handia 2005 (Domecq Wines España S.A.)
- Solar de Samaniego Erreserba Handia 2006 (Solar de Samaniego Taldea)