Azken eguneratzea: 2012/06/26

Euskal Meteorologia Agentziak urtebete egin du Twitter-ean.

Euskalmetek 6.600 jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozialean.

Euskalmetek 6.600 followers (jarraitzaileak) baino gehiago ditu Twitter-ean, urtebete pasa ondoren bere kontua sare sozial ezagunean ireki zuenetik.

2011ko ekainaren 24an, Euskalmetek bere ibilbidea hasi zuen Twitter-ean (@Euskalmet), beroaldi bat helduko zela ohartuz. Egun horretatik gaur arte, Euskal Meteorologia Agentziak EAEn eguraldia egunero eman du, eta garrantzitsuena hauxe da: orain arte EAEn egon diren muturreko meteorologia fenomeno guztiak jarraitu ditu denbora errealean, eta 5.000 “tweets” baino gehiago bidali ditu.

Euskalmeteko arduradunak, Jose Antonio Arandak, azaldu duenez “Twitter-a funtsezko tresna bihurtu da gure ohar eta alerten sisteman; izan ere, bere berehalakotasunak aukera eman digu eta aukera ematen digu argibide baliagarria eskaintzeko galernei, uholdeei, ekaitzei eta beste muturreko fenomenoei buruz, fenomeno horiek beren izaeragatik herritarrei arriskua eragiten diete”.

Arandaren iritziz, “Twitter-en bidezko oharrak oso baliagarriak dira herritarrei azkartasunez ohartarazi behar diegunean, esaterako, ekaitzak edo galernak heltzen direnean; izan ere, betiko sistemek ez daukate azken erabiltzaileei denbora errealean heltzeko gaitasunik”.

“Euskalmetek Twitter izateak zeregin handia izan du ohar eta prebentzio arloetan: bi alderdi horiek Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan lehentasuna dute. Horregatik, inoiz ez genuen erabili nahi izan bakarrik gure web gunerako lotura gisa, baizik eta tresna erabilgarri eta fidagarri gisa” esan zuen.

Euskalmeteko arduradunak bukatzeko hau esan du: “Sistemaren esanguratsuena da Twitter-i esker argibidea ematen dugun une berean erabiltzaileen argibidea ere jasotzen dugula, eta horrek laguntzen digu gure alertak eta iragarpenak hobetzen, baita egunero gertatzen dena zaintzen ere. Horrek esan nahi du neurtzeko sistema konplexu eta modernoa izateaz gain, guregatiko ikusten duten begi ugariren laguntza daukagula”.