Industriaren Suztapenerako Baltzua (SPRI) Euskal Herriaren garapenerako agentzia da, eta Eusko Jaurlaritzako herri-baltzua. Besteak beste, Euskal Herria inbertsiorako eta atzerriko zein euskal enpresen arteko negozioak ezartzeko leku erakargarri gisa sustatzea du helburu nagusi.
SPRIk finantza-dirulaguntza publiko zein pribatu aukera zabala du eskura, ezarpen-egitasmoak sustatzeko. Interesa duten enpresek eskaintza erakargarri bezain lehiakor hori eskuratu dezakete.
Agerikoa da Euskal Herria erakargarria dela, atzerriko konpainia ospetsu ugari finkatu baitira bertan. Esate baterako, DaimlerChrysler alemaniarra, Mercedes Benz ordezkaritzaren bitartez; General Electric (Gepce), Pepsico (Pepsi-Cola España) edo Tenneco amerikarrak; eta kapital europarra duten beste hainbeste, adibidez, Nestlé suitzarra, Unilever britainiarra-holandarra, Bridgestone japoniarra, edo Asea Brown Boveri (ABB) talde helvetiarra-suediarra.
SPRIk bitartekari-lana egin nahi du, atzerriko enpresek Euskal Herrian egin nahi dituzten inbertsio-egitasmoak aztertzeko orduan, enpresa horiek lehen aldiz ezartzen direnean edo gaur egun duten agerrera zabaldu nahi dutenean. Horrela, azkar eta arrakastaz jarri ahal izango dira abian. Horrez gain, merkataritza edota produktibitateari begira euskal enpresek atzerrian egin nahi dituzten ezarpen-egitasmoak bideratzen dira SPRIren bitartez, bai eta industria-egitasmoetarako euskal inbertsioak ere.