Azken eguneratzea: 2010/04/15
Eusko Jaurlaritzak Metroaren 3. Lineako Matiko eta Etxebarriko San Antonioko geltokien eraikuntza esleitu du
Euskal Trenbide Sareak Construcciones Murias-Cosfesa ABEB-UTE-ari esleitu dizkio Metroaren 3. lineako Etxebarriko San Antonioko geltokia eraikitzeko lanak eta Ferrovial-Amenabar-Exbasa ABEB-UTE-ari Matikoko geltokiari dagozkienak.
Matikoko Geltoki berria kanpotik begiratuta

Matikoko Geltokia

Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak Ferrovial-Amenabar-Exbasa ABEB-UTE-ari esleitu dizkio Metroaren 3. lineako Matikoko geltokia eraikitzeko lanak.

Lan horien esleipena lortu duen ABEB-UTE-ak hogei hilabeteko epean egin beharko ditu, eta horretarako 9.511.370,51euroko aurrekontua izango du. Lanak udaberrian hasiko dira. Lehiaketara 19 eskaintza aurkeztu dira.

Proiektu honetan aipatzen den geltokia, metroaren 3. linearen eta tranbiaren trenbideen plataformaren gainean egongo litzateke. Ondorioz, geltoki intermodala izango litzateke, metroa eta tranbia lotuko baititu.

Horrez gain, Geltokia erdi-hegal motako igogailu bitartez egongo da lotuta San Antonio auzoarekin. Soluzio horrek behin betiko hurbilduko ditu San Antonioko biztanleak metro sarera, izan ere, gaur egun ez baitute garraio publikoko sare metropolitarrerako sarbide azkar eta erosorik. Lotura falta horren zergatia, urbanizatu gabe dagoen hegal maldatsuaren ondoriozko maila aldaketa handia da.

Esan behar da igogailuak tarteko geralekua izango duela, Etxebarriko San Antonio auzoko beste gune batekin lotzeko, oinezkoentzako sarbide bitartez.

Lan honek behin behineko desbideraketak eskatuko ditu behin baino gehiagotan, N-634 errepidean zein trenbidean bertan. Desbideraketa horiek beren unean jakinaraziko zaizkie trenaren erabiltzaileei zein errepideko garraio publikoaren erabiltzaileei edo euren ibilgailuarekin doazenei.               

Proiektu honetan, geltokiaren eraikuntzaz gain, 3. linea berriaren eta une honetan zerbitzuan dagoen Bilbo-Donostia linearekin bat egitea ere sartzen da.

Etxebarriko San Antonioko Geltokia

Euskal Trenbide Sareak Construcciones Murias-Cosfesa ABEB-UTE-ari esleitu dizkio Metroaren 3. lineako Etxebarriko San Antonioko geltokia eraikitzeko lanak.

Lan horien esleipena lortu duen ABEB-UTE-ak hamabost hilabeteko epean egin beharko ditu, eta horretarako 6.501.174,52 euroko aurrekontua izango du. Lehiaketara 18 eskaintza aurkeztu dira, horietako 11 ABEB-UTE eran. 

Proiektu honetan aipatzen den geltokia, metroaren 3. linearen eta tranbiaren trenbideen plataformaren gainean egongo litzateke. Ondorioz, geltoki intermodala izango litzateke, metroa eta tranbia lotuko baititu.

Horrez gain, Geltokia erdi-hegal motako igogailu bitartez egongo da lotuta San Antonio auzoarekin. Soluzio horrek behin betiko hurbilduko ditu San Antonioko biztanleak metro sarera, izan ere, gaur egun ez baitute garraio publikoko sare metropolitarrerako sarbide azkar eta erosorik. Lotura falta horren zergatia, urbanizatu gabe dagoen hegal maldatsuaren ondoriozko maila aldaketa handia da.

Esan behar da igogailuak tarteko geralekua izango duela, Etxebarriko San Antonio auzoko beste gune batekin lotzeko, oinezkoentzako sarbide bitartez.

Lan honek behin behineko desbideraketak eskatuko ditu behin baino gehiagotan, N-634 errepidean zein trenbidean bertan. Desbideraketa horiek beren unean jakinaraziko zaizkie trenaren erabiltzaileei zein errepideko garraio publikoaren erabiltzaileei edo euren ibilgailuarekin doazenei.               

Proiektu honetan, geltokiaren eraikuntzaz gain, 3. linea berriaren eta une honetan zerbitzuan dagoen Bilbo-Donostia linearekin bat egitea ere sartzen da. 

Metroko 3. Linearen egoera

3. linearen trazatuak 185 milioi euroko inbertsioa izango du eta kopuru hori erdi bana ordainduko dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Honako geraleku hauek izango ditu: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpi Kaleak (lotura Metroaren 1. eta 2. lineekin), Uribarri eta Matiko. Bilbo iparraldean bizi diren 70.000 pertsona baino gehiagori eskainiko die zerbitzua, izan ere, pertsona horiek metro geraleku bat izango baitute euren etxeetatik 10 minutu baino gutxiagora.

Proiektu honi esker, Etxebarri Metroaren 3. linearekin lotuta geratuko da. Etxebarri-Txurdinaga zatiaren lanak hasita daude jada. Une honetan, labaki makinak larrialdietarako irteeretan eta aireztapeneko galerietan ari dira lanean, Txurdinaga eta Otxarkoaga aldeetan. Horrez gain, hasi dira, baita ere, Txurdinaga-Zazpi Kaleak eta Uribarri zatietako lanak