Euskadiko lurralde-eremuan energia zentzuz erabiltzearen aldeko ahaleginak areagotzen lagunduko du hitzarmenak
Energia aurrezteko jardunetarako 15 milioi eurotik gorako laguntzak biltzen dituen hitzarmena sinatu dute EEE eta IDAE erakundeek
· 22 jardun-mota hartzen dira kontuan 2006an, honako sektore hauetan: industria, garraioa, eraikuntza, etxeko ekipamendua, zerbitzu publikoak, nekazaritza eta arrantza, eta energiaren eraldaketa.
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu Ana Aguirrek, Industria, Turismo eta Merkataritza ministro Jose Montillak, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Jose Ignacio Hormaeche jaunak eta IDAE erakundeko zuzendari nagusi Enrique Jimenez Larreak bi erakunde horien arteko esparru-hitzarmena sinatu dute, Energiaren Aurrezpenerako eta Eraginkortasunerako Estrategia gauzatzeko 2005-2007ko Ekintza Plana eta 2005‑2010eko Energia Berriztagarrien Plana garatzeko. Energia-aurrezpenaren, energiaren zentzuzko erabileraren eta energia berriztagarrien garapenaren arloan 15,5 milioi euroko laguntzen sistema bideratzea da akordioaren helburua. Bi sinatzaileek akordioaren garrantzia azpimarratu dute. Izan ere, Europako Energia Norabideei eta Euskadiko Energia Estrategiari jarraiki, Euskadiko eremuan energia‑hobekuntza globala garatzen eta Kiotoko Protokoloa betetzen jarraitu nahi da akordioaren bidez.
Ministroen Kontseiluak 2005eko uztailaren 8an onartutako Energiaren Aurrezpenerako eta Eraginkortasunerako Estrategia gauzatzeko Ekintza Planean aurreikusitako helburuak lortzera bideratutako neurri edo jardun zehatzak 2006an eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko IDAE eta EEE erakundeen arteko lankidetza-mekanismoak definitzen eta arautzen ditu sinatutako hitzarmenak. Gainera, Euskadiren kasuan, Eusko Jaurlaritzak joan den urtean onartu zuen eta 2001-2010 aldian 975.000 tepeko aurrezpen globala aurreikusten duen 2010erako Energia Estrategiaren helburuak lortzen lagunduko dute neurriek. Guztira, 22 jardun-mota hartzen dira kontuan honako sektore hauetan:
· Industria
· Garraioa
· Eraikuntza
· Etxeko ekipamendua
· Zerbitzu publikoak
· Nekazaritza eta arrantza
· Energiaren eraldaketa
Gehieneko aurrekontuaren baterako zenbatekoa 15.490.112 euro da guztira. IDAE erakundeak 11.617.584 euroko ekarpena egingo du, eta Euskal Autonomia Erkidegoak eta EEE erakundeak, berriz, 3.872.528 euroko ekarpena.
Energia aurrezteko hitzarmenaren kasuan, erantsitako taulan agertzen diren honako neurri hauek daude aurreikusita, besteak beste:
|
Sektorea
|
Aurrekontua
|
Ekintza mota
|
|
Industria
|
2.749.909
|
Energiaren arloko kontu-ikuskapenak
|
|
|
|
Laguntza publikoen programa.
|
|
Garraioa
|
1.463.519
|
Hiriko mugigarritasuneko planak (HMP)
|
|
|
|
Enpresetarako garraio-planak
|
|
|
|
Garraiobide kolektiboen parte-hartze handiagoa
|
|
|
|
Errepide bidezko garraio-floten kudeaketa
|
|
|
|
Autoak eraginkortasunez gidatzea. Ikastaro pertsonalizatuak
|
|
|
|
Industria-ibilgailuak eraginkortasunez gidatzea
|
|
|
|
Errepide bidezko garraio-flotak berritzea
|
|
|
|
Autoen parkea berritzea
|
|
Eraikuntza
|
3.599.160
|
Dauden eraikinen gainazal inguratzailearen birgaikuntza
|
|
|
|
Dauden eraikinen instalazio termikoen energia-eraginkortasuna hobetzea
|
|
|
|
Dauden eraikinen barne-argiztapeneko instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzea
|
|
Ekipamendua
|
3.448.396
|
Etxetresna elektrikoen Renove Plana
|
|
Zerbitzu publikoak
|
260.712
|
Kanpoan dagoen argiteria publikoa berritzea
|
|
|
|
Kanpoko argiteria publikoari buruzko azterlanak, bideragarritasun-analisiak eta kontu-ikuskapenak, eta energia-eraginkortasunaren hobekuntza kanpoko argiteriaren instalazio berrietan
|
|
|
|
Udal-kudeatzaileen prestakuntza
|
|
Nekazaritza
eta arrantza
|
20.077
|
Nekazaritzan eta arrantzan energia eraginkortasunez erabiltzeko tekniketarako prestakuntza
|
|
Energiaren
|
75.811
|
Kogenerazio berrietarako bideragarritasun-azterlanak
|
|
eraldaketa
|
|
Energiaren arloko kontu-ikuskapenak kogenerazioan
|
|
|
|
Industriaz kanpoko kogenerazioak
|
Horren hitzarmen paralelo bat Energia berriztagarriei buruzko hitzarmena dugu. Kasu horretan, IDAE erakundeak 860.000 euroko ekarpena egingo du. Eusko Jaurlaritzak, berriz, ia 3 milioi euroko aurrekontua izango du, eta Energia eta Meategien Zuzendaritzaren eta EEE erakundearen bitartez bideratuko da. Honako hiru neurri hauek babestuko dira:
· Sareko instalazio fotovoltaiko bakanetarako laguntza
· 50 metro koadrotik beherako eguzki-instalazio termikoetarako laguntza
· Etxeko biomasako instalazioetarako eta mota horretako energia-hornidurako familia bakarreko etxeetarako laguntza.
Neurri horiek EEE erakundeak kudeatuko ditu eta, horretarako, laguntzak eskatzeko prozedurak publiko egingo dira, programaren neurriak zein Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta EEE erakundearen neurriak publikoki aurkeztearen bidez.
Adierazi beharra dago Eusko Jaurlaritzak berretsi egin duela gure energia-balantzea hobetzeko neurririk eraginkorrenak energia-eraginkortasuna (energiarik merkeena kontsumitzen ez dena delako premisapean) eta energia berriztagarriak baliatzea direla. Bi jardun horiek, gainera, ingurumen-helburuak betetzeko bide bakarra dira.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen eta adierazitako neurriak lagun lortuko diren Euskadiko Energia Estrategiaren 2010erako erreferentzia-esparruak honako hauek dira:
Euskadiko 2001 – 2010eko Energia Eraginkortasunaren helburuak
|
Helburuak
|
Aurrezpenak
|
%
|
Inbertsioak (M. €).
|
|
Orokorra
|
|
|
|
|
Erabateko eraginkortasuna
|
975.000 tep
|
---
|
630 M€.
|
|
Programak
|
|
|
|
|
Energia-aurrezpena
|
823.000 tep
|
% 84
|
494 M€.
|
|
Kogenerazioa
|
152.000 tep
|
% 16
|
136 M€.
|
|
Sektoreak
|
|
|
|
|
Industria
|
583.000 tep
|
% 60
|
527 M€.
|
|
Garraioa
|
314.000 tep
|
% 32
|
10 M€.
|
|
Hirugarren sektorea
|
58.000 tep
|
% 6
|
76 M€.
|
Euskadiko 2010erako Energia Eraginkortasunaren energia-adierazleak
|
Adierazle
estrategikoak
|
2000ko
egoera
|
2010erako
helburua
|
|
Energia-aurrezpena
|
-----
|
% 15
|
|
Energia-intentsitatearen hobekuntza (2000koaren aldean)
|
------
|
% 16
|
|
Kogenerazioa elektrizitatearen eskariarekiko
|
% 10
|
% 14
|
Euskadiko 2010erako Energia Eraginkortasunerako estrategiak
|
Energia-eraginkortasunaren, aurrezpenaren eta kogenerazioaren arloan jarduteko estrategia nagusiak
|
|
Arautzekoak:
· Euskadi mailako araudiaren garapena ekipoen energia‑eraginkortasunaren etiketarako (labela), etxebizitzen energia‑ziurtagirirako eta abar.
· Estatu mailako araudien garapenean parte hartzea.
Sustatzekoak:
· Energia aurrezteko akordio edota plan sektorialak sustatzea.
· Erakundeen babesa eraginkortasun sektorialeko jardunetarako.
Ekonomikoak:
· Energia-inbertsioetarako finantzaketa-ildo propioak edota laguntza ekonomikoak sustatzea, sortzea eta mantentzea.
· Energia-inbertsiorako zerga-pizgarriak egokitzea eta koordinatzea.
Enpresa-arlokoak:
· Proiektuak, I+G eta eraginkortasuna garatzen parte hartzea.
Ereduzkoak:
· Toki-administrazioetan, Gobernuan eta erakundeetan horien zentroei, eraikinei, instalazioei, automobil-parkeei eta abarri begira jarduteko programa zehatzak aplikatzea.
Eragin-estrategiak:
· Informazio-estrategiak, sentsibilizazio-estrategiak, zabalkunde‑estrategiak eta abar.
|
José Ramón Epelde
jrepelde@eve.es
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Prentsa eta Komunikazio Saila
Tel. 94.403.56.00
http://www.eve.es
|