Azken eguneratzea: 2012/10/09

8 de Caecus, Pago de Larrea upategiaren ardorik modernoena

Ardo modernoa da, ekoizteko moduagatik eta aurkezpenagatik, eta pertsonalitatea, konplexutasuna, eta ñabardura zein usain askotarikoak biltzen ditu, multzo homogeneo eta trinko batean.

8 de Caecus

8 de Caecus

8 de Caecus da Pago de Larrea upategiak ekoitzitako azken ardoa. Ardo modernoa da, ekoizteko moduagatik eta aurkezpenagatik, eta pertsonalitatea, konplexutasuna, eta ñabardura zein usain askotarikoak biltzen ditu, multzo homogeneo eta trinko batean.

2008ko uztako mahatsak, 8 de Caecus ardoa ekoizteko erabilitakoak, familiaren 30 urtetik gorako tempranillo mahatsondo onenetatik hartutakoak dira; mahatsondoetan mimoz lan egin eta gero jasotzen da mahatsa, eskuz, mahastian hasi eta upategian amaitzen den hautaketa zorrotz batekin.

Ontzeko, haritz frantses eta amerikarrezko upeletan egoten da, 18 hilabetez, botilaratu eta botiletan ontzen amaitu aurretik. Gerezi koloreko ardoa da emaitza, sudurrean kapa sendo, luze eta usaintsua duena, fruta beltz helduaren eta espezieen ñabardurekin. Ahoan, orekatua eta fruta zaporekoa da, eta tempranilloaren berezko gozotasuna du. Haritzezko upeletan ontzeak erre usain pixka bat ematen dio; konplexua eta elegantea da ahotik igarotzean, eta dastatzen jarraitzeko gogoa ematen du.

Horren aurkezpen modernoak Caecus ardoen betiko linea hausten du. Eltziegoko upategiko Marian Cuenca COT margolariaren koadroan inspiratuta dago; ardoa ekoizteko bitartratoak, hondarrak, filtroak eta gainerako produktu esklusiboak erabilita, Larrea anai-arrebak ageri dira koadro horretan, zortzi leiho koloretsutan: zortzi, ardoari izena ematen dion zenbakia.

Pago de Larrea upategi familiarra da, 2003. urtean Eltziegon sortua, Arabar Errioxaren bihotzean, eta ekoizpen selektibo eta mugatua egitea du helburu, familiarenak diren La Romañíguez-eko mahatsekin. Lau ardo beltz ekoizten eta saltzen ditu egun, Caecus gaztea, Caecus ondua, Caecus erreserba eta bilketa hautatuko 8 de Caecus, eta Caecus Verderon txuria, upelean ondutakoa.

8 de Caecus