Behin behineko esleipendunen zerrendak eta itxaron zerrendak Orio udalerriko Anibarko Portu-ko, 6 zuzkidura bizitokien sustapenean; espediente zenbakia EB3-1317/19-AA-000

Argitalpen-data: 

2024ko otsailaren 23an argitaratu dira Orio udalerriko Anibarko Portuan, 6 zuzkidura bizitokien behin behineko esleipendunen zerrendak eta itxaron zerrendak.

Informazio hau ikusteko:

Sailburuordeari gorako errekurtsoak aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 25era arte.

Errekurtsoak aurkezteko tokia:

  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitza Ordezkaritza Andia 13, 6. solairua. 20004 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Aurrez aurre: Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzua, Andia 13 20004 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), aurrez hitzordua eskatuta.